- Top 14
Ezusteko porrota BOk Narbonnerako bisitan
NARBONNE 25 BIARRITZ 18 Narbonne: Bouquié, Nègre-Gauthier, Benassis, Mazars,
Candelon, Rosalen, Séron (Balue, 61.m), Labit, Bisaro (kap.), Tomiki (Haare,
57.m), Eksteen, Michaux, Mololo (Martinez, 51.m), Rofes (Algret, 51.m), Ducalcon
(Hooper, 56.m). Biarritz Olympique: Brusque, Bidabe, Gobelet, Masi, Traille,
Peyrelongue, Dupuy (Yachvili, 53.m), Dridi, Harinordoki, Betsen, Dellape, Thion
(kap.) (Couzinet, 51.m), Lecouls (Lealamanu'a, 51.m), Noirot (August, 41.m), P.
Balan (Lecouls, 63.m). Epailea: Berdos (Ile-de-France). Puntuak: 13-8
atsedenaldian. Narbonne: entsegu bat, Mazars (10.m), transformaketa bat,
Rosalen. 5 zigor kolpe, Rosalen (19, 32, 50, 63 eta 73.m), drop 1, Rosalen
(56.m). Biarritz: 2 entsegu, Bidabe (35.m), Gobelet (53.m), transformazio bat,
Yachvili (53.m), 2 zigor kolpe, Dupuy (15.m), Yachvili (80.m). Gorabeherak:
8.500 ikusle inguru Narbonneko Kirola eta Lagunartearen Parkean. Aurreneko
zatian etxeko taldeak haizea alde izan zuen.
NARBONNE
Narbonnek, Top 14ko aurreneko jardunaldian Montaubanen galdu ondoren, bere zaleen aurrean garaipen handia lortu zuen egungo txapelduna mendean hartuz. Euskaldunek, behintzat, defentsako bonusa lortu zuten azken minutuan. Etxeko aurrelariek partidaren nondik norakoa zehazten bazuten ere, Narbonnek ezin zuen markagailuan aurrea hartu. Hala, Rosalenek 55 metrotik jaurtitako zigor kolpe batek zutoina jo zuen eta Tomikik lorturiko entsegua balio gabe utzi zuen epaileak. Hirugarrenean, ordea, Séron uztartze-erdiak Mazarsi emandako pase baten ostean aurretik jarri ziren. Lapurtarrek hartu zuten orduan norgehiagokako erantzukizuna, baina ondo eusten zieten etxekoek. Eutsi bakarrik ez, Rosalenek bi zigor kolpe pasatu baitzituen. Atsedenaldira iritsi aurretik, Gobeletek baloia berreskuratu zuen, hogei metro aurrera egin zituen, defentsa bat zaindu zuen eta Bidaberi zabaldu zion Narbonnekoen defentsa artean pasatu eta entsegua lortzeko. Aldagelatik itzulita, Narbonnek gutxigatik huts egin zuen entsegu bat Ducalconen eskuetan, baina Rosalenek beste zigor kolpe bat egin zuen. Gobeletek ezker hegalean amaitu zen eraso klasiko bat gauzatu zuen, baina Narbonnek ez zien utzi gehiago hurbiltzen, Rosalenek, nork bestela, drop bat eta zigor kolpe bat pasatu baitzituen. Partidaren azken segundoan, Yachvilik, gaitzerdi, defentsako bonusa ematen zuen zigor kolpea egin zuen.
|