GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-08-27
Agilerako lehen bisitak mesederik ez dio egin Avironi
·Azkenak dira eta asteazkenean BOren aurka jokatu behar dute, berriro Biarritzen

AVIRON 9
MONTAUBAN 20

Aviron: Thiéry, Lhande (Vermis, 36.m), Audrin, Hégarty, Ngog, Pez, Tilloles (kap.) (Rouet, 52.m), Deen (Gratchev, 30-32.m), Davies (Gratchev, 50.m), Bernard, Hall (Rudzki, 60.m), Tewhata, Garcia (Lopresti, 45.m), Laurent, Usandizaga (Coetzee, 52.m). Montauban: Etxeberria (Jahouer, 65.m), Jonnet, Virad, Smith, Cassin, Fauqué, Garcia (Mitu, 64.m), Caballero, Soldan (Brignoni, 73.m), Immelman (Diarra, 58.m) Frost, Clarkin, Kopaliani (Blanco, 73.m), Testa (Arganese, 60.m), Henn (B. Balan, 58.m). Epailea: Pellaprat (Provence). Avironeko Bernard zigortu zuen (35.m, bortizkeria). Puntuak: 6-11 atsedenaldian. Avironek 3 zigor kolpe, Pez (12, 20 eta 54.m), Montaubanek entsegu bat, Henn (26.m), 4 zigor kolpe, Fauqué (16, 35, 66, eta 75.m), drop 1, Fauqué (45.m). Gorabeherak: 11.000 ikusle Biarrizko Agilera estadioan jokatutako norgehiagokan.

BIARRITZ

Aviron Baionakoak ez zion etekinik atera Biarritzera nahitaez egindako txango laburrari eta jokaturiko bi neurketetan bigarren porrota jaso zuen. Lapurtarrek baliabide gutxi erakutsi zuten Montaubandarren defentsa zulatzeko eta bisitariek garaipen erraza lortu zuten.

Kanpotarrek Top 14ko aurreko hirukotean jarraitzeko garaipena eskuratu zuten ­Tolosa eta Parisko Staderekin batera­ eta lapurtarrak, aldiz, defentsako bonusa lortzeko gai ere ez ziren izan. Gainera, eta oraingoan bisitari moduan, berriro ere Agilerara etorri beharko dute baionarrek, denboraldiko aurreneko derbia jokatzeko. Hori gutxi balitz, biarriztarrek atzo galdu ostean, ezin dute puntuak horrela oparitzen jarraitu.

Aurreneko jardunaldian Albin jokatutako neurketan porrot argia jasan ondoren (24-12), baionarrak gogotsu atera ziren eta Montaubanen zelaian jokatzeari ekin zioten, baina euren ezintasuna azkar utzi zuten agerian, eta soilik ostikoetan Ramiro Pezen abilezia nabarmendu behar da. Erasoko jokaldiak ezin zituen gauzatu eta uztarketetan sufritu egiten zuen. Pezi esker 6-3 aurretik jarri ondoren, hogeigarren minututik aurrera neurketa kanpotarren esku geratu zen. Fauquék oinarekin bestaldera aldatu zuen jokoa, eta han agertu zen Jonnet hegalekoa baloia hartu eta Henni emateko. Stade Françaisetik alde egindako pilierrak arratsaldeko entsegu bakarra egin zuen eta hala, markagailuari buelta eman zion (6-8, 26. minutuan).

Handik aurrera, Montaubanek erraz jokatu zuen. Atsedenaldia iritsi aurretik, Fauquék beste zigor kolpe bat egin zuen eta drop bat egin zuen ondoren. Aviron saiatzen zen, baina arrisku gehiegi sortzeko gaitasunik gabe. Gainera, Fauquék beste bi zigor kolpe ere egin zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estado se confiesa parte beligerante
Jendartea
Un preso aparece ahorcado en la cárcel de Iruñea
Euskal Herria
De Juana pierde más de 14 kilos en 21 días de huelga
Kirolak
Estreno de «proyectos» en un derbi sin polémicas
Kirolak
Hondarribiari ez zaio garaipenak lortzen ahaztu
Euskal Herria
Los responsables de la guerra sucia no cumplen ni el 10% de las penas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss