GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-02
«Zarautzart», hilobiak, hondakinak eta tradizioa miresten dituzten 23 artista
Zarauzko parrokian egin diren indusketek Erdi Aroko hilobiak jarri dituzte agerian, baita erromatarren garairaino luzatzen den beste hainbat aztarna ere. Hilobiak, aztarnak, hondakinak eta tradizioa... horiek dira herriko 23 artistek jorratu dituzten arloak eta erakusketa benetan bitxia atera da. Izen handiak daude bertan, Anjel Uranga, Koldo Ablerdi, Angel Illarramendi, esate baterako, eta horiekin nahasian hainbat gazte. Bi hilabetez egongo da zabalik erakusketa Sanz Enea kultur etxean.

ZARAUTZ

Hondakinak ederrak direla ez dago zalantzarik. Fosiletan, buru-hezurretan laburbiltzen da gure iragana, gure historia. Inon baino garbiago ikus daiteke hori atzo Zarauzko Sanz Enean zabaldu zuten “Zarautzart” erakusketan. Herrikoak diren edo herrian bizi diren 23 artista jarri dira indusketak egiten eta batzuek heriotzarekin eta ehorzketarekin lotutako lanak plazaratu dituzte.

Aretora sartu eta bertan Zarauzko parrokiaren azpian aurkitu ziren Erdi Aroko hilobiak aurkituko ditu bisitariak cromlech batean bildurik. “Ahaztu ditugun hildakoak” dira. Bista hormara altxatu eta Ramon Serrasek hilerriko panteoiz eta hilobiz osatutako puzzle bat aurkituko du: “Gogoan ditugun hildakoak” dira. Zarauzko Arte eta Historiaren Museoaren lana ezagutarazteko antolatutako erakusketa bitxi honetan era guztietako artistak daude. Badaude izen handikoak. Anjel Urangak pare bat eskegi du, Koldo Alberdik eskultura bat, Angel Illarramendik Zarauzko herriari eskaini zion sinfonia baten partiturak eta erakusketa girotzeko musika eskaini ditu, Juanjo Gurreak eskultura bat eta Juan Luis Mendizabalek margolanen muntatze bat. Baina badaude gazteagoak ere, hala nola, Aitor Larrañaga, Zuhar Iruretagoiena (parrokian egin diren indusketei buruzko bideoa egin du), Anitze Txopitea edo Ione Saizar. «Harrigarriena zera da, oraindik gehiago daudela, hemen ez daudela herriko artista guztiak», esan zuen Mari Jose Aranzastik, erakusketaren arduradunak.

Hileta-gaia

Mari Jose Aranzastik berak agertu zuen erakusketaren mamia zein den. «Artista bakoitzari museoren gaia proposatu genion eta heriotzaren gaia hartu dute askok. Baina beste batzuek iragana zentzu zabalagoan hartu dute eta herriko tradizioak jorratu dituzte, balearen ehiza, arrantza eta nekazaritza erabili dituzte», esan zuen.

Juan Luis Mendizabalek bere jakituria entziklopedikoa atera zuen mahai gainera eta herrian egonaldiak egin dituzten margolarien zerrenda egin zuen XIX. mendetik hasita. Sorollak herrian igaro zuen urtebetea aipatu zuen. Guinea bilbotarra, Cecilio Pla, Apellaniz, Nikolas Mujika eta Flores Kaperotxipi aipatu zituen. Artista gazteen izenean Aitor Larrañagak hartu zuen hitza: «Nabarmen geratzen da heriotzaren gaiak erakarri egiten gaituela. Bestalde, lur azpian ezkutatuta zegoen historia arakatzeko ere balio izan digu erakusketak eta harritu egin naiz, uste baino askoz ere herri zaharrago batean bizi baikara», adierazi zuen.

Maite Etxaniz alkateak erakusketaren inguruan egingo diren ekitaldien berri eman zuen. Atzoko inaugurazioan artista guztiak bilduko zirela iragarri zuen, hilaren 14an Aranzastik gidatutako bisita egingo zela erantsi eta 21ean gazteen lanei buruzko hitzaldia eta urriaren 19an aurkeztu diren hainbat lanei buruzko bigarren bat emango zirela esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss