Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Oporren ondorengo lehen gobernu bileran, prozesuan izan behar duen papera finkatu nahi izan zuen atzo Juan Jose Ibarretxek. Hala, bere zeregina elkarrizketa bultzatu, alderdi politikoak lagundu eta gizartearen parte-hartzea lortzea izango dela adierazi zuen. Ildo horretan, hilaren 22an egingo duten Politika Orokorreko Eztabaidan zenbait ekimen aurkeztuko dituela esan zuen. Talde politikoei zuhurtasuna eta proposamenak egiteko ausardia eskatu zien.
DONOSTIA
Lehendakariaren lana elkarrizketa eta akordio politikoak bultzatzea, alderdiei laguntzea eta gizartearen parte-hartzea lortzea izango dela adierazi zuen atzo Juan Jose Ibarretxek, oporren ondorengo lehen gobernu bileraren ostean eginiko agerraldian. «Bakerako bidean eragile aktiboa izan nahi dut», esan zuen bere papera finkatzean.Gizartearen esku-hartzea sustatzeko asmoz, hilaren 22an Gazteizko Legebiltzarrean egingo duten Politika Orokorreko osoko bilkuran zenbait ekimen aurkeztuko dituela aurreratu zuen. Ez zuen zehaztu nahi izan zertan mamituko diren. Asteazkenean, EBko buru Javier Madrazok inkesta «zabal eta fidagarria» eta herri galdeketa egitea proposatu zuen. Ibarretxeren esanetan, herritarren esku-hartzea funtsezkoa da, «gizarteak berea sentitu behar du bake prozesua». Alderdi politikoei zuhurtasuna eta proposamenak egiteko ausardia izateko eta beren arteko ika-mikak nahiz desadostasunak hedabideen bidez agerian ez uzteko eskatu zien. «Ho- rretarako badaude foroak. Ezin daiteke etengabe liskarretan egon», plazaratu zuen. Bere asmoa «lasaitasun mezuak» bidaltzea dela berretsi zuen lehendakariak. «Errespetu eta leialtasun osoz lan egiteko» konpromisoa azaldu zuen eta, ildo horretan, «kultura politika berria» eraikitzea beharrezkotzat jo zuen. Oro har, Ibarretxe baikor azaldu zen egungo egoeraz mintzatzean. Aurtengoa urte «berezia» izan dela aipatu zuen. «Uda itxaropentsua izan dugu, benetan oso ona izan da. Askok bisitatu gaituzte, Euskadi gero eta erakargarriagoa da. Paradigma aldatu da, lehen guk aukeratzen genuen, orain gu aukeratzen gaituzte», helarazi zuen. Hobekuntza horretan, Gobernuak zeresanik baduela, baina meritua gizartearena dela adierazi zuen.
«Garrantzitsuena, altxatzea»
«Bide luzea dugu egiteko, herri bat egunero eraikitzen da-eta», ohartarazi zuen. Bide horretan, ofizialki atzo zabaldu zuen urte politikoa «oso garrantzitsua» dela eman zuen aditzera. «Zailtasunak zailtasun, egoera politikoa oso interesgarria da, duela urtebete baino hobeto gaude», nabarmendu zuen. «Aukera ezin hobea dugu esku artean bakea lortu eta gure etorkizuna erabaki ahal izateko. Aukera hau aprobetxatu behar dugu, inor ez dago sobera eta denok irabazten dugu. Ordua iritsi da», esan zuen.Ibarretxek normaltzat jo zuen «lehen fase» honetan arazoak eta nahasmenak egotea. Horiek gainditzeko gakoa, bere aburuz, leialtasunez jokatzea da. «Bizitzan askotan erortzen gara lurrera, garrantzitsuena altxatzeko gai izatea da. Espero dut gero eta gutxiago erortzea eta, ahal bada, indartsuago altxatzea», plazaratu zuen. Udazkenerako mahaia osatuko ote den galdetuta, hori «denen helburua» dela erantzun zuen. Hala ere, «lehenago oinarri sendoak finkatu behar dira, hori da gauzarik garrantzitsuena. Mahaia aldez aurretik hitzartutiko baldintza batzuen gainean bildu behar da». «Hilabete honetan eztabaidarako aukera itzela dugu», gaineratu zuen, Politika Orokorreko osoko bilkurari aipamen eginez. Bere hitzaldiaren oinarriak hiru izango direla azaldu zuen: «Berrikuntza euskal agentziaren sorrera, berdintasuna eta identitatea; nahi duguna izan behar dugu. Zertarako? Hobeto bizitzeko». Lehendakariak beste behin ere Estatutu politiko berrituaren proposamena defendatu zuen. Normalizazio politikorako akordioren bat lortzeko «zutabeak» hor daudela plazaratu zuen. «Hori da EAJ, EA eta EBren ekarpena. Hor dago, eztabaidatzeko prest, boz gehiagorekin beste akordio bat lortzeko», gaineratu zuen.
«El acercamiento no debe ser una partida de ajedrez»
Preguntado por la dispersión y su influencia en el desarrollo del proceso,
el lehendakari subrayó que los cambios en la política penitenciaria y el fin de esta política «no deberían formar parte de una partida de ajedrez, que es como en algunos momentos se están planteando las cosas». En su opinión, el acercamiento de los presos y, por tanto, observar sus derechos humanos «se debe hacer al margen de un proceso de negociación política y sin mezclarlo con un proceso de normalización política». Ibarretxe incidió en que «ni la dispersión ni la Ley de Partidos son instrumentos para acompańar un proceso de paz, sino que son instrumentos del pasado». En esa línea, reiteró que «es imposible construir una nueva etapa» y, al mismo tiempo, mantener la dispersión y la Ley de Partidos. -
|