GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-09-02
Sonia Gonzalez - Idazlea
«Too ye pola espurecha suerte»

Dena da kasualitate kontua. Bizitza oso bat kasualitate sinple baten menpe. Horrexetan hasi nintzen pentsatzen, kotxeak edozein errepide komarkaletatik kilometroak egiten zituen bitartean: albo batera, mendiak eta zuhaitzak; bestera, herri txikien izenak seinale zuri-gorrietan, euren gaztelerazko bertsioak sprayz zuzenduta. Datu horiengatik Euskal Herria izan zitekeen, baina ez zen, ni hangoa ez nintzen bezalaxe. Baina, hala ere, izan ahal nintzen. Ariketa mentalari ekin nion: zer izango litzatekeen berdin eta zer diferente apur bat mendebalderago jaio izanez gero.

Kasualitate sinple batengatik dena hain diferentea izango zen? Beste askok eta askok egin zuten legez, neure gurasoek ere, Ezkerraldeko labe garaietara barik, Asturiaseko meatzeetara edo fabriketara joan izanez gero, zer? Barakaldo edo Aviles argazki berdinak dira, aitaren eztulak ere berdinak izango ziren eta amaren oreka jokoak hilabete amaierara heltzeko zer esanik ez. Hain berdinak ze momentu honetan, beharbada, beste artikulu bat idazten arituko nintzen, beste egunkari baterako, oraindino ofiziala ere ez den hizkuntza batean, n’asturianu, quiciabes.

Entá recuerdo, como si fuere ayeri mesmo, nel colexu, el profesor fascistoide desplicando les distintes llingües: En España se habla el castellano. Aparte hay otras lenguas que también se utilizan: el catalán, el gallego, el vasco y el bable, que ya no existe. Asina dicía, tan parlleru, tan falador, dexando d’aquello xeitu una llingüa y una nación esborriades y esfaídes por completu.

Hara bidaliko nituzke irakaslea eta enparauak, gazteek Asturias osotik zehar ofizialitatearen alde egin dituzten ehun muraletan errepara dezaten eta, momentura arte begiak ez ixtea lortu badute, independentziaren aldekoen aurrean ere harritu daitezen. Ikus dezaten han ere zelan aldarrikatzen den el marcu de rellaciones llaborales propiu, zelan kostaldeko herrietan gero eta bapor gutxiago dauden eta herri arrantzaleak guztiz turistiko-gezurrezko bihurtu dituzten, zelan milaka lagunek euren herritik egin behar izan duten alde beste noonora lan bilaŠ

Algunes presones nun atalanten ren fora d’Euskal Herria, algunes presones lluchen con lluches coxes, algunes presones facen y camenten como si el pueblu vascu fuere’l emeligru del mundu. Izango da akaso beste batzuk ondo jabetzen garela geure bizitzaren kasualitateaz, badakigula erraz izango ginatekeela beste nonbaitekoak eta beste nonbait horretan ere borroka antzekoa izango litzatekeela, herri guztiek, funtsean, berdin sufritzen dute eta. -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss