GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-02
Patxi Larraintzarren laugarren ikasgela izatea espero dute
Udako bi hilabeteen ostean, Patxi Larraintzarren zozketa bidez plazarik gabe geratu ziren hamaika haurrek (egun dagoeneko hamabi dira) lehengo egoera berean jarraitzen dute, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ez dielako hain beharrezko duten irtenbidea eman. Hala ere, Departamentuak zentzuz jokatu eta iritziz aldatuko duela espero dute.

IRUÑEA

«Izena eman genuenean halakorik etorri behar zitzaigunik pentsatzea ezinezkoa zen», esan zuen Marco Fernandezek, Patxi Larraintzarreko auzian kaltetutako gurasoen ordezkariak. «Arazoa ez da gurea, guk gure semea matrikulatzea besterik ez genuen egin, gainerako 75 onartuen moduan». Irtenbidea, baina, erraza dela aitortu zuen: «Euskarazko laugarren lerroa zabaltzea aurreko bi urteetan bezala». Hori dela-eta, hiru gauza eskatu zizkioten Nafarroako Hezkuntza Departamentuari: errespetua lekualdaketa behartuak ekiditeko ­«ez baitute arazoa ezkutatu eta larriagotu besterik egiten»­, koherentzia aurreko urteetako neurria aurten ere har dadin, eta gizatasuna, pertsona batzuen geroa dagoelako jokoan. «Arazoaren irtenbidea auzoan bertan dago», adierazi zuen amaitzeko.

Apymako lehendakari Joseba Etxeberriak beti horrela ibiltzea «tristea» dela esan zuen, baina horretara Gobernuak bultzatzen dituela. Arazoa, ordea, ez dela ikastetxera mugatzen adierazi zuen, aurreko ikasturtean Arrotxapeko eskoletan 72 haur gelditu baitziren auzoan ikasteko aukerarik gabe.

Anai-arrebak ezin dira bereizi

«Orain 12 haur daude plazarik gabe, eta astelehenera arte zabalik dago matrikulatze epea», azaldu zuen Etxeberriak. Gainera, zozketa bidez plazarik gabe geraturiko bat anaia ikastetxean duen neskatoa da, eta Hezkuntza Departamentuak orain arte mantendu duen jokabidearen arabera, anai-arrebak ez lirateke bereizi behar.

Laugarren lerroa zabaldu nahi ez izateko Hezkuntza Departamentuak «inolako justifikaziorik» ez duela salatu zuen Etxeberriak, eta hainbat alderdi nabarmendu zituen horren harira: Patxi Larraintzar auzoko ikastetxe bakarra dela beste lerro bat zabaltzea ukatu diotena, aurreko bi urteetan ere eskaera hori bera onartu ziotela eta, azkenik, aurtengo aukera iazkoa baino hobea dela: 2005-2006ko ikasturtean, abendura arte ezin izan zituzten modulu aurrefabrikatuetako bigarren solairuko gelak erabili eta eskola berria eraikitzeko lanak hasi gabe zeuden. Aurten, ordea, horiek hasieratik erabiltzeko moduan daude, eta abendutik aurrera, bertako ikasleak eraikin berrira lekualda daitezke.



Pertsona ezagunen babesa

IRUÑEA

Patxi Larraintzarreko auzia oso ezagun egin da azken urteotan. «Eskola sortu zenetik baikabiltza aldarrikapenak egiten», esan du Etxeberriak. Hori dela-eta, gizarteko hainbat arloren babes zabala izan du, kultura, arte, kirol eta politika alorrena, besteak beste. Horietako ordezkari zenbait atzoko agerpenean izan zen gurasoei eta eskolako kide guztiei sostengua emateko: Kalen Astiz (Sortzen-Ikasbatuaz), Txentxo Jimenez eta Xanti Begiristain (Aralar), Marta Mendia atleta, Txema Senosiain (Portlandeko jokalari ohia), Ainhoa Aznarez (PSN), Jose Luis Mendoza eta Peio Gerra kazetariak, Sabino Cuadra, eta Bixente Serrano Izko idazlea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss