GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-02
Dena prest dago Gorbeiako magaletan euskara garrantzitsua dela adierazteko
Gaur bertan hasiko da Zigoitia Euskaraz ekitaldia, eta Apodakatik ohiko Korrika Bizikletaz abiatuko da. Aipatutakoa datozen bi asteburuetan gertatuko denaren aurrerapena baino ez da. Hasiera batean, Zigoitiko Udalak Mairuelegorretako jaialdia ezin izango zela egin jakinarazi zuen; izan ere, kobazuloa obretan egongo zen, baina azkenean ez da horrela izan. Kirikio euskara taldeak antolatuko du aurten lehen aldiz, Oketak egin ordez.

GOPEGI

Hemen da berriro ere Zigoitia Euskaraz. Bidean aurkitu dituen oztopo eta traba guztien gainetik, egitarau interesgarria prestatu du Kirikiok, antolakuntza lanetan lehenengo urtez ibiliko den udalerriko euskara taldeak.

Ekimenak gaur hasiko dira, eta datorren hilaren 9a arte iraungo dute. Apodaka herritik 16.00etan abiatuko da Korrika Bizikletaz ekitaldia, eta hori da euskaltzaleek prestatu duten egitarauko lehen ekimena. Muga Gopegiko Bengolarra parkean jarri dute, arratsaldean haurrentzako puzgarriak, askaria eta dantza lantegia izango diren toki berean. Manurgak hartuko ditu biharko ekitaldiak. Eguerdiko ohiko mezaren ostean, Zigoitiko dantza taldearen eta Kubako abesbatzaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak. Nazioarteko Abesbatza Astean sartzen da azken hori. Zizka-mikak ere ez dira faltako.

Indarrak berreskuratzeko ordua iritsiko da ondoren datorren asteburua ekimenez beteta baitator. Hilaren 8an pilota partidak jokatuko dituzte Bengolarrako frontoian, bertako umeen artekoak, afizionatuenak eta zesta puntakoak.

Hurrengo eguna goiz hasiko da, Mairuelegorretako kobazulo ikusgarrienean jaialdi arrakastatsua egingo baitute. Duela hilabete batzuk, Zigoitiko Udalak jakinarazi zuen ekimen hori ezin izango zela bertan egin irailean kobazuloa obretan egongo zelako. Adierazpen horien harira jakin izan zen Mairun «zerbait» egiteko asmoa zuela Udalak. Mementoz, lehiaketa bat antolatu du proposamenak eskuratzeko. Horrek bizilagun, talde ekologista eta kirolarien haserrea sortu du. Herri plataforma eta guzti eratu dute, Gorbeia Bizirik izenekoa, kobazuloa babesteko.

Mila pertsona baino ez

Azkenean, Udalaren aurreikuspenak ez dira bete, eta 11.00etan, txalaparta, Kirikio kantu taldea, Zuberoako Alabak boskotea, Sustrai Colina eta Igor Elortza bertsolariak, Zigoitiko antzerki taldea eta Ezpata dantza ikusi eta entzun ahal izango dituzte igotzen direnek.

Kirikiok mezu bat bidali du horren gainean. Jakina da Mairuk mila pertsona baino ezin dituela jaso. Aurreko urteetan bete egin da, eta kanpoan geratu behar izan dute batzuek. Eguerdian jaialdia Bengolarrak hartuko duela gogorarazi eta bertan egingo dituzten ekimenetan parte hartzeko deialdia egin du. Alegia, herri bazkarian eta ondorengo dantza plazan eta erromerian. Han toki faltarik ez dela izango nabarmendu du taldeak.

Iaztik hona Udalak izandako «jarrera aldaketaz» mintzo da taldea. Urte hasieratik harekin biltzen saiatu da baina alferrikakoa izan da. Horrek zalantzak sortu ditu eta, ondorioz, egitaraua murriztu behar izan dutela salatu du. «Ez genekien diru-laguntza izango genuen edo ez», adierazi du taldeak.

Abuztuaren 25ean sinatutako idazki bat jaso du Kirikiok. Bertan, ordenantzari muzin eginez, Zigoitia Euskaraz diruz lagunduko duela baina bertako hainbat ekimen euskararekin zerikusirik ez dutelako ez dituela babestuko dio Udalak. Ez du zehazten horiek zein diren. Euskara taldeak adierazi du: «Jarrera aldaketa Mairuko kontuagatik dator. Gorbeia Bizirik-ekin nahasi gaituzte».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss