GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-02
Ferixa nausiak Elorrion
Elorriotarrak, txupinazoaren oihua entzuteko prest
Txupinazoak jaien hasierako oihua lau haizetara zabaltzen badu ere, ondo pasatzeko gogoa aurretik ere izaten da. Hortaz, txupinazoa gaur arratsean bada ere, atzo ere ekintzak egon ziren, eta hamaika egunez adin eta gustu guztietarako ekitaldiak izango dira.

ELORRIO

Jaietan protagonista nagusiak gazteak direla pentsatzen duenak atzo hasi eta hilaren 11ra arte luzatuko diren Elorrioko jaietara bertara beharko luke. Izan ere, ekitaldiz beteriko hamaika egun horietan, baten batek ondo pasatzen ez badu nahi izan ez duelako izango da. Umeei dagokienez, biziki igaroko dituzte Elorrioko jaiak, haiei zuzendutako hainbat ekitaldi aurrez ikusten baitira, hala nola, haur parkeak plazan, buruhandiak, danborrada eta entzierroa.

Halere, ez dira horiek izango jaiez gozatzeko aukera izango duten bakarrak. Izan ere, musika eta kirola ere sobera egongo da nahi dutenentzat. Lehenengoari dagokionez, era eta gustu guztietarako musika izango da aurtengo jaietan. Danborradaren soinu latzak entzun nahi dituenak gaur 22.30ean kalera irtetea besterik ez dauka. Gauez lo egin eta arratsaldez irten nahi duenak, berriz, egun osoan hainbat musika ekitaldi izango ditu ikusgai.

Horren adibide da, etzi, 16.30ean, Aldatzelekun Bolando Boy´s taldearekin izango den musika eta animazioa. Modernitatearen gizartean bete-betean sartuta gaudela, tradizioak oraindik ere pisu handia du dute herrietako jaietan, urterik urte egiten diren kalejirak ere ez baitira falta izango. Hala, Perfusion taldeaz gozatzeko aukera egongo da aurten Elorrion. Musikaz jantzitako jai hauetan, berbenak gustuko dituztenek ere ondo pasatzeko aukera izango dute. Izan ere, irailaren 9an, 17.00etan, Aldatzelekun Sua taldea izango da berbenetan ohikoa den jai giroa sortzearen ardura bizkar gainean hartuko duena.

Kontzertu, berbena eta kalejirez gain, ikuskizunak maite dituztenak ere gustura egongo dira aurten Elorrion, Italiatik etorritako balleta, Arriolan izango den zarzuela eta dantzaldiak, besteak beste, eskutik helduta etorriko baitira.



Jaietan ere, kirola egiteko aukera ugari

ELORRIO

Jaietan ohikoa den gehiegizko janaren eta edanaren aurrean, osasuntsu mantentzeko kirola egitea baino hoberik ez dago. Horregatik, Elorrioko jaietan, Ameriketatik etorritako futbola eta bestelako kirolak diskriminatu gabe, Euskal Herriaren historiaren parte diren herri-kirolek izango dute protagonismo han- dia, esku pilota partidek, esaterako. Izan ere, bihar, kiroldegiko frontoian izango dira Berasaluze VIII.a Albizuriren kontra eta Agirre Beobideren kontra. Era berean, Arretxe eta Peñagarikano nor baino nor arituko dira eta Retegi Bik Otxandorena izango du aurrez aurre. Horretaz gain, irailaren 10ean, Hilario Azkarate pilotariari omenaldia egingo diote frontoian, eta horren ostean pilota partida ikusi ahal izango da. Euskal kirolak mantentzeaz gain, onartu beharra dago kulturaniztasunak zaletasunetan ere eragina izan duela eta, beraz, zorionez edo zoritxarrez, beste herrialde batzuetako ohiturek gero eta leku garrantzitsuagoa hartzen doazela gurean. Hortaz, irailaren 9an, 9.00etatik 13.00etara Elorrioko Uria, IX.Areto-Futbol Txapelketa izango da ikusgai.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss