GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-02
Kolonizatzaileen laguntza nahi dute kanariar agintariek
·Hiru etorkin hil ziren atzo itsasoan; urte osoko kopurua 260ra igo da, beraz

Iturri ofizialen arabera, atzo 430 etorkin iritsi ziren Kanariar Uharteetara itsasontzi ahuletan. Horietako hiru bidean hil ziren. Bertako autonomia gobernuak dio Afrikako mendebaldeko herriak kolonizatu zituzten herrialde boteretsuek ere badutela erantzukizunik gaur egungo egoeran.

LAS PALMAS

Adan Martin Kanarietako Gobernuko presidenteak Afrika kolonizatu zuten herrialdeen laguntza eskatu zuen atzo, Cabo Verdeko Errepublikara egiten ari den bidaia aprobetxatuz.

Martinen ustez, «Europar Batasunaz gain, Estatu espainolak Afrikako herrialde boteretsu kolonizatzaileak mugiarazi behar ditu, horiek ere badutelako erantzukizunik» kontinente horretan sortzen den migrazioan. «Estatu frantsesak, Erresuma Batuak eta Belgikak Afrikaren garapenean zerikusirik izan dute. Elkarrekin arituz gero, gauza asko egin dezakete, baina horretarako koordinatu egin behar dute», baieztatu du.

Oraingoz, ordea, cayuco izeneko itsasontziak dira eguneroko ogi. Iturri ofizialen arabera, atzo 430 etorkin iritsi ziren Kanarietara ­horietako hiru hilda eta beste bederatzi larri­, sei itsasontzitan. Hogeita lauk esan dute adingabeak direla. Lau emakume ere badaude tartean.

Hildakoen kopurua ikaragarria da dagoeneko: 260 aurten, iturri ofizialen arabera. Ia 20.000 pertsona iritsi dira Afrikako mendebaldetik Kanarietara urtea hasi zenetik.



Rescatan en aguas de Grecia a 119 palestinos sin papeles

ATENAS

Efectivos de la Capitanía de Jrisoskalitisa, localidad de la isla griega de Creta, rescataron en la mañana de ayer a 119 inmigrantes palestinos sin papeles cuya embarcación naufragó. Los equipos de rescate seguían buscando a otros siete desaparecidos.

Según las primeras informaciones, una embarcación de madera de doce metros de eslora transportaba hacia Italia desde las costas de Asia Menor a 126 personas, todos hombres de entre 25 y 40 años que declaran ser palestinos. Chocó contra las rocas de la costa de Creta por los fuertes vientos reinantes.

Un periodista que se hizo pasar por inmigrante rumano ha denunciado las «condiciones de esclavitud» en las que viven los recolectores de tomates en la provincia italiana de Foggia. El semanario “L'Espresso” ha publicado un reportaje, «Yo, esclavo en Apulia», al respecto.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss