GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-09-02
- Munduko Triatloi Txapelketa
Ainhoa Murua dominarako faboritoen artean dago
·Muruak eta Zuriñe Rodriguezek osatuko dute euskal ordezkaritza

LAUSANA

Bihar izango da Lausanan ­Suitza­ Emakumeen Munduko Triatloi Txapelketa. Bertan, euskal ordezkaritzarik izango da Ainhoa Murua eta Zuriñe Rodriguez gipuzkoarrek parte hartuko baitute.

Euskaldunen artean, domina bat eskuratzeko aukerak Murua triatleta zarauztarrak dauzka. Podiumean sartzea lortuko balu Muruak, iaz Laysanan bertan Europako Txapelketan erdietsitako laugarren postua hobetuko luke. Zuriñe Rodriguezek lan egin beharko du bai Muruarentzat, baita Ana Burgos espainiarrarentzat ere.

Faborito nagusiak

Bestalde, bi dira urrezko domina irabazteko faborito nagusiak: Emma Snowsill 25 urteko australiarra batetik, 2003an eta 2005ean munduko txapeldun izandakoa, eta Vanessa Fernandes 20 urteko portugaldarra bestetik, azkeneko hiru urteetan Europako triatleta onena izan dena.

Igandeko proban egin beharreko bidea 1,5 kilometro Leman aintziran igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Una mujer aparece muerta con signos de violencia en una vivienda de Tolosa
Euskal Herria
Ibarretxe: «Elkarrizketa eta gizartearen esku-hartzea bultzatzea da nire lana»
Ekonomia
Enpresa batzordeak ez du baztertzen Tubacex salatzea
Mundua
Un accidente aéreo en Irán se salda con 28 muertos
Kultura
La iguana de Detroit regresó a Gasteiz
Euskal Herria
18/98+ afirma que la suspensión del juicio impulsaría el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss