Sionisten proiektu kriminal eta genozida 1879an Basilean hasi zen. Judutarrek, lurrik gabeko herria izanik, sionismoaren helburua finkatu zuten; beren estatu bat lortzeko lurrak okupatzea, eta aukerak Palestina, Uganda eta Argentina izan ziren.Lehen mundu gerraren ondoren, Palestinan hasi ziren okupazioaren lehen aztarnak. Britainiarrek lurrak kendu eta konfiskatzeko erraztasunak eman zizkieten sionistei, eta haiek, berei «agindutako lurrak» zirela argudio inozoa emanez, militarki antolatzen eta entrenatzen hasi ziren bertan. 1948an, sionistek, jazarpen eta gerra bortitz bat eginez, palestinar lurren %52 okupatu zuten, 800.000 errefuxiatu beren etxe eta lurretatik bidali zituzten, eta, modu horretan, Israelgo estatu ilegala sortu zuten. Sionisten helburu okupatzaileak aurrera jarraitu zuen, eta, 1967an, «Sei eguneko gerra»ren ondoren, palestinar lurraren %78z jabetu ziren. Harrezkero, palestinar lurtzat geratu ziren Gaza eta Zisjordania, kontrol eta eraso militarren menpe, milaka errefuxiatuz gainezka eta bizitzea itogarria den leku bilakatu dira. Nahiz eta nazio batuak hainbat eta hainbat erresoluzio egin dituen, sionistek ez dute bat bera ere errespetatu. Alderantziz, beren jazarpen eta zapalketa areagotu dute urtez urte. Nazio Batuak eta bertako partaide diren estatuek, ordea, bestaldera begiratu dute, eta genozidio honen aurrean sionisten okupazioa babestu, armak salduz eta Israelekin mota guztietako erlazio ekonomikoak sortuz.
Palestinar herriak erresistentziari gogor eutsi dio okupazio horren aurka, eta 1987an lehen Intifada hasi zen jazarpen bortitz horri aurre egiteko herri guztia altxatuz. Intifada ho- ri neutralizatu nahian, 1993an, herriari hain ondorio txarrak ekarri dizkion Osloko akordioa sinatu zuten. Palestinarrek beren herrian izan den hirugarren katastrofetzat izendatzen dute akordio hori, guztiz sionisten interesen aldekoa baita:
Sionisten kontrolpean dagoen Palestinar Autoritatea deituriko autonomia faltsuaren sorrera.
Palestinarren lur guztiak hiru sailkapenetan banatuak; A zona (segurtasun eta administrazio aldetik palestinarren esku), B zona (segurtasun aldetik palestinarra eta administratiboki sionista) eta C zona (guztiz sionista).
Sionistak ur errekurtso guztien jabe, baita A zonan ere, lur azpi guztia sionisten jabegotzat sinatu baitzuten.
Jerusalem (palestinarren kapitala) bi zatitan banatuta, eta jabegorik handiena sionistentzat.
Osloko akordioak ez du palestinarrei dagozkien inongo eskubideez hitz egiten. «Geroago hitz egin beharreko kontutzat» omen ziren kolonoen irteera, errefuxiatuak beren etxeetara bueltatzeko eskubidea eta palestinarra den estatu independente baten sorrera.
Sionistek berriro ere, akordio guztien gainetik, jazarpena areagotu zuten. 1993 eta 1999 bitartean koloniak bikoiztu egin ziren, horiek ur putzuen alboan jarri zituzten eta palestinar herrien ur errekurtsoen kontrola lapurtu zuten. Koloniek inguruko lur zati handiak konfiskatu zizkieten segurtasun arrazoien aitzakiapean, eta palestinarrak banatu eta haien lurrak lantzea ezindu zuten. Intifada garaian, kolonoak ezin zutenez asentamenduetatik mugitu, sionis- tentzat soilik den errepide sarea eraiki zuten, eta gaur egun palestinar errepideak puskatu eta militarki kontrolatzen dituzte. Bortitza da Jerusalemen kasua ere, hainbat eta hainbat palestinar etxeetatik bidali eta beren hiri zatia txikitu zuten; haiek beste herrietara joatera behartu zituzten, eta horrez gain, hiri guztia militarrez inguratu zuten. Egun palestinarrek ezin dute Jerusalemera gerturatu.
Palestinar herriak badaki borroka dela bide bakarra okupazio eta jazarpen horri eusteko, eta 2000 urtean gaur egun oraindik bizirik dagoen bigarren Intifada hasi zen.
Sionisten helburua palestinar herria suntsitu eta eliminatzea izanik, herri oso bat kartzelan sartzearen proiektua martxan jarri zuten 2002ko ekainean: "segurtasun hesia" izeneko harresia. 700 km-ko luzera eta 8 metroko altuera duen harresi horrek palestinar herria 4 kartzelatan sartzea du helburu, 1 Gazan eta beste 3 Zisjordanian. Genozidio hori sionistek aspalditik ondo pentsatutako proiektua da. 4 Geto horietan isolamendua eta bizitza jasangaitza izanik sionistek beren nahia lortuko lukete, palestinarrak eliminatu eta juduez bakarrik beteriko estatu sionista bat eraikitzea. Horretarako:
Palestinar lurren %47 (harresiak eta inguruak okupatzen dituena) segurtasun eremu deklaratu dute.
173.000 olibondo errotik moztu dituzte; palestinarren bizi baliabiderik handiena suntsitu dute.
Entitate sionistan ingurumen arrazoiengatik debekatuak dauden 5 fabrika kimiko harresiaren barruan sartu dituzte lur palestinarrak kontaminatzeko.
Harresia edozein hiri edo herriren erditik eraikiz, familiak banatu eta gizarte guztia suntsitu dute.
Itomen ekonomikoa, ezinezkoa baita kartzela baten barruan inongo aktibitaterik izatea.
Nahiz eta alferrikako erresoluzio internazionaletan harresi hori ilegaltzat deklaratu, sionistak lasai ari dira apartheid harresia eraikitzen. Ameriketako Estatu Batuak eta Europa erantzukizun handiena dugunak jazarpen kriminal horretan sionistak militarki eta ekonomikoki babesten baititugu.
Bada garaia estatu inperialisten aurka gauden guztiok elkartu eta benetako erantzun bat ematen hasteko. Entitate sionista isolatuz eta erlazio modu guztiak etenez, bai komertzialki, bai kulturalki, bai kirol mailan, baita komunikabideetan ere. -