GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-04
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
·Ezezagun batzuek gauerdian egin zuten erasoa gogor salatu dute alderdi ugarik

Burua estalita zeramaten hainbat lagunek molotov koktelak eta pinturaz beteriko poteak jaurti zituzten bart gauerdian Gobernu espainoleko Arabako Ordezkaritzaren aurka. Jazotakoa gogor salatu zuten alderdi ugarik. Gehienen ustez, halakoek abian den prozesuari kalte egiten diote.

GASTEIZ

Larunbatetik iganderako gauerdian burua estalita zeramaten hainbat lagunek molotov koktelak jaurti zizkioten Gasteizko erdigunean paratuta dagoen Gobernu espainoleko Arabako Ordezkaritzaren egoitzari. Jazoerak ez zuen kalte pertsonalik eragin.

Iturri ofizialek zehaztutakoaren arabera, gauerdi aldera jazo zen gertakaria. Dirudienez, Alde Zaharretik zetozen sei bat pertsona eraikinaren alde batean dagoen garitara hurbildu ziren. Orotara zortzi bat koktel zein pinturaz beteriko poto batzuk jaurti zituzten. Gobernu espainoleko Ordezkaritzak azaldu zuen, dena den, eragindako kalte materialak murritzak izan zirela.

Ordezkaritza horrek lehenago ere halakorik pairatu behar izan duela aipatu zuten.

Gaitzespen ugari

Gertatutakoak hainbat alderditako eledunen gaitzespen zein kritika sorta eragin zuen berriro. Gobernu espainoleko EAEko Paulino Luesma ordezkariak, esaterako, jazotakoa gogor kondenatu zuen, eta konfiantza ere agertu zuen arduradunak lehenbailehen atxilotu eta Justiziaren esku gera daitezen. Halako gertaerek gizarteak duen bakerako itxaropenen aurka egiten dutela iritzi ostean, esan zuen Zuzenbidezko Estatuak erne egoten jarraituko duela.

PSEko Arabako Txarli Prietok, bestetik, demokrazian sinetsi eta bakea posible dela uste duten gainontzeko alderdi politikoei eskatu zien Gasteizen gertatutakoa salatzeko.

Jazoeraren handitasuna bat ala beste izanda ere, halakoak erabat gaitzetsi behar direla iritzi zion, abian den bake prozesuarekin zein demokraziarekin bat ez datozela gaineratuta. Egoera horren aurrean Zuzenbidezko Estatua aplikatzea baino ez dela geratzen esan zuen, eta segurtasun indarrei erasoaren arduradunak atxilotzeko eskatu zien.

PPko Carmelo Barrioren iritziz, aldiz, «Gobernu espainolari bere baldintzak onar ditzan ETA-Batasunak emandako aginduei» erantzuten die jazotakoak. Hainbat «omenaldi, ekitaldi zein kale-borrokako ekintza» zigortu gabe geratu izana ere arbuiatu zuen.

EAk gertaera horiek amai- tzeko eskatu zuen, bakegintzan eta normalizazio politikoan aurrera egiteko, eta EBko Mikel Aranak ere antzeko irakurketa egin ostean, ezker abertzaleari «kale borroka» gaitzesteko eskatu zion. Aralarrek ere salaketa egin zuen, halakoak bake prozesuarentzat oztopo direlakoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss