GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-04
Hamar urteko kartzela ibilbidea atzean utzi duen Errazkini harrera egin diote

HERNANI

Estatu espainoleko hainbat presondegitan hamar urtez giltzapean izan ostean, hernaniarrek ongietorri xumea egin zioten atzo arratsean bizilagun duten Joxe Manuel Errazkin preso politiko ohiari.

Hain zuzen ere, 400 bat lagun zain zituen «Otsuak» bere herrira 19.00ak inguruan iritsi zenerako. Aurretik, autobus batean Salamancako Topaseko espetxera bere bila joanak ziren hainbat bizilagun eta lagun hari ongietorria egin eta babesa eskaintzera, eta haiekin guztiekin batera egin ahal izan zuen hala etxerako bidaia berak ere autobusean.

Txapliguak, ikurrinak, loreak...

Hori hala, 19.00etan iritsi zenean txapliguen zarata entzun zen Hernanin, eta ikurrinekin ere egin zioten bidea hitzordura bertaratutakoek. Bizilagunek GARAri azaldu ziotenez, Errazkini berari urduritasuna ere nabari zitzaion sorterrira heldu zen unean.

Osterantzean, atzo goizean Topaseko presondegia atzean utzi zuen euskal herritarrari lehen harrera egiteko bertsolarien zein dantzarien jardunik edota lore eskaintzarik ere ez zen falta izan. Gerora, bestetik, herriko tabernan eskegita zegoen bere argazkia kendu zuen preso ohiak. Gero «Eusko Gudariak» kantatu zuten.

Bizilagunek atzo egindako lehen harrera horrez gain, hilaren 17an ere izango da antzeko ekimenik. Hain zuzen ere, egun horretarako antolatu dute hernaniarrari ongietorria egiteko hitzordu nagusia. 19.00etarako deitu dute ekimenera, eta bertan parte hartzeko deialdia ere egin dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss