GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-04
Eihartzea kultur zentroak behin-behineko egoitza berria lortu du
Lehen Eihartzea kultur zentroak eta beste hainbat elkartek egoitza zuten Francis Jammes etxea segurtasun faltagatik itxi ostean, elkarte guztiak biltzeko eta bulegoak ezartzeko toki bila hasi dira. Eihartzea Hazparnen gelditu da; baita AEK eta Emazteek diote elkartea ere, baina, Radiokulturak, esaterako, Lekuineraino joan behar izan du toki aproposaren bila.

HAZPARNE

Francis Jammesen egoitza nagusia zuten dozena erdi elkarteak handik irtetera behartu zituen auzapezak uztailean. Hori egin aitzin adierazi zuen Eihartzearentzat egoitza berria izan baino lehen ez zuela eraikina hustuko, baina baieztapen hori egia izatetik urrun gelditu da. Eraikinaren arima zen eta tokiari berari izena ematen zion Eihartea kultur zentroak oraingoz bulegoa non pausatu atzeman du, hala ere.

Izan ere, Hazparneko herri elkargoak lehen Hatzen Bidea zentro arkeologikoa zenaren lokalak utzi dizkio. Eraikinaren beheko pisua elkarteko hiru bulegoek betetzen dute. Baina, kokaleku berri hori ez da egonkorra, inguruan diren beste erakundeen eta enpresen egitasmoen menpean aurkitzen baita kultur zentroa. Hala eta guztiz ere, toki berri horretan denbora nahiko luzez egon ahal izango direla suposatzen dute, izan ere, edozein aldaketarako lanak egin beharko baitira eraikinean.

Francis Jammesen zeuden AEK eta Emazteek diote Hazparnen gelditu dira. Helduen euskalduntzean ari den koordinakundearentzat Herriko Etxeak gela bat utzi du Elgar udal-zentroan. Baina, 12 metro koadroko gela txikiegia da ikasgela bilakatzeko, eta besta batzordean dauden ikasle batzuen bitartez elkarte horren lokalean emango dituzte klaseak.

Emazteek diote elkarte feministak ere egoitza berria lortu du Xuriatean, taberna horrek atzealdean elkargune izateko prestatuak dituen hainbat gela baitaude.

Radiokulturaren kasua larriagoa izan da, irratiak lanean aritu ahal izateko gela bat intsonorizatu baitzuen eta Francis Jammesen itxierarekin beren inbertsioa galdu dute. Aldi berean, Internet bitartezko emankizunekin aurrera jarraitu ahal izateko enpresa zahar batzuen egoitza zaharra alokatu behar izan dute Lekuinen.

Francis Jammesen berritze lanak bukatzen direnean lehen bertan ziren elkarteek tokia lortzeko borroka egingo dutela adierazi dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss