GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-04
Ezkutuko bidaiariei sartzen uzteko eskatu du CEARek
Iheslarien laguntzarako CEAR elkarteak berretsi egin zuen atzo Santurtzin dauden ezkutuko hiru bidaiarientzako sarrera eskaera. Gobernu espainolak Bizkaian duen ordezkariari mezu zuzena bidali zion elkarteko lehendakari Javier Galparsorok: giza arrazoiak tarteko direla, hiru gizonezkoak babes ditzala.

BILBO

Joan den abuztuaren 22an Santurtziko portura iritsi zen Agiasma ontzian zetozen ezkutuko hiru bidaiarien egoerak bere horretan dirau oraindik. Iheslariak laguntzen lan egiten duen CEAR elkarteak hasieratik eta behin eta berriz eskatu dio Gobernu espainolak Bizkaian duen ordezkaritzari babes politikoa emateko jatorri afrikarreko gizonezkoei, eta atzo berretsi egin zuen eskaria.

Berez Agiasma ontzia Rotterdam aldera zihoan eta matxura bat zela-eta gelditu behar izan zuen Santurtziko portuan kasik bi aste. CEAReko lehendakari Javier Galparsororen hitzetan, «ontzia Rotterdam aldera abiatu edo ez eta Madrilgo epaile batek erabaki dezakeena alboan utzita», ona litzateke ordezkari espainolak lagun horien sarrera baimenduko balu. Era berean, erabaki hori hartuz gero, «atzera bota ezinekoa» izatea espero duela gaineratu zuen Galparsorok.

Agertu zuenez, hiru lagun horien egoera benetan larria da. «Bost hilabete daramate ontzian bidaiatzen portuz portu eta herrialde eta portu horietan guztietan ez dute aintzat hartu beren egoera». Horiek hala, CEAR elkartearen ustez, badago «giza arrazoi nahikorik» afrikar jatorriko ezkutuko bidaiariei babes politikoa eskaini eta bertan geratzeko baimena emateko. Baimen hori ematen ez badiete, berriz, bere esku dauden legezko baliabide guztiak erabiliko dituela aurreratu du aipatu elkarteak.

Galparsorok agertu zuenez, badirudi Agiasma ontzia bihar ­gaur­ abiatuko dela Santurtzitik, eta hiru lagun horiek portuan geratuko dira ordezkaritzak erabakitzen duenaren zain. Ordezkariak, bere aldetik, sarrera baimen horiek eman ahal izateko legezko bideak aztertzen ari dela adierazi zuen larunbatean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss