GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-04
- Aizkora
Peñagarikano, motibazio gabe, finaletik at
·Nazabalek Larretxeari 52 segundo atera dizkio eta Txapartegik sailkatzea lortu du

DONOSTIA

Floren Nazabal, denbora onena markatuta, DonatoLarretxea, Joxe Mari Olasagasti, Iñaki Azurmendi, Luis Mari Txapartegi estreinakoz eta Joxe Juan Barberena izango dira datorren urriaren 22an jokatuko den Euskal Herriko Txapelketako finalean. Aldiz, Joxe Miel Peñagarikanok ­parte hartzeko asmorik gabe, federaziokoek eskatuta aritu zen­ ez zuen bertan izateko txartelik lortu, ez eta Fausto Mugertzak ere.

Bi txandatan banatuta aritu ziren eta aurrenekoan Larretxea, Txapartegi, Barberena, Mugertza, Vicente eta Erdozia aritu ziren, eta ordena horretan amaitu. Etxarriarrak Maila Nagusian jarraitzeko parada galdu du, aldiz Vicentek eutsi egin dio.

Bigarrenean, Nazabalek hartu zuen aurrea, eta lan erdietan, etxarriarraren atzetik, Azurmendi, segundo bakarragatik Olasagastiren aurretik bazen ere, Igeldokoak aurrea hartu zion. Ondoren, minutu bat geroago amaitu zuen Peñagarikanok eta bosgarren Senosiain gelditu zen.

Euskaldunak nagusi Ordizian austriarrekin segan lehian

Sega erakustaldi bikaina eskaini zuten atzo Ordizian, bai euskaldunek, bai austriarrek. Maria Luisa Gabirondo izan zen azkarrena, eta Maria Sams eta Margit Habtswalmer sailkatu ziren ondoren. Gizonezkoetan, Urki Ormaetxea izan zen aurrena, Arkaitz Arteaga eta Juan Mari Agirrezabalaren aurretik; Christian Rapperstorfer 10. sailkatu zen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss