GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-09-04
- BTT:Euskadiko Opena
Lejarretak maila erakutsi zuen Berrizen
·Ciak hirugarren aldiz irabazi du sailkapen nagusia; Yunta nagusitu da nesketan

BERRIZ

IñakiLejarretak garaipena erdietsi zuen atzo Berrizen, EuskadikoOpeneko zazpigarren eta azken lasterketan. Orbeako txirrindularia itzel aritu zen etxean eta RaulSerrano (Conor Saltoki) eta Patxi Cia (Bikezona) menderatu zituen. Azken horrek hirugarren aldiz irabazi zuen sailkapen nagusia. Nesketan, Ana Yuntak bi sari eskuratu zituen, proba eta Opena, hain zuzen ere.

Eguraldi ederrak txirrindulariak lagundu zituen atzo Berrizen, 6.400 kilometroko ibilbide aldapatsuan. Hortaz, zaleek gozatzeko aukera izan zuten, baita parte-hartzaileek ere, sufritzen bazen ere. Edonola ere, guztiek bat egin zuten helmugaratuta.

Irteeran, Lejarreta zen faborito nagusia. Baina Zaragozako Serrano eta Cia nafarra lehia emateko prest ziren. Horrela, bi horiek lehendabiziko bi itzulietan hartu zuten burua berriztarraren aurretik.

Ciak poltsikoratuta zuen Openeko garaipena, baina azkar atera zen. Ezin hobeto aritu zen arren, hainbat arazo mekanikok atzeratu egin zuten.

Hala ere, indartsuena atzo Lejarreta izan zen. Sei itzuli ziren guztira, eta lasai atera zen Orbeakoa. Hirugarren itzulitik aurrera erakutsi zituen dohainak bizkaitarrak. Serrano gainditu zuen eta lidertza hartu ostean ez zuen aukerarik eman. Erritmo bizia hartu, eta, emeki, aldeak lortu zituen.

Serrano saiatu zen, baina ahaleginak nabaritu zituen bigarren zatian eta nahiko nekatuta bukatu zuen. Ciak, berriz, gazi-gozo burutu zuen lasterketa. Izan ere, sekulako hankak zituen nafarrak eta lehia gehiago emateko gogoa zuen. Bestetik, pozik zen Euskadiko Opena irabazi zuelako, hirugarren aldiz jarraian.

Lejarreta,Serrano eta Cia protagonista nagusiak izan ziren. Atzetik, Apezetxea eta Martinez nabarmendu ziren. Azken horrek gurpila zulatu zuen eta Vergara izan zen onena 23 urteko azpikoen artean.

Nesketan, Odriozola liderrak eta Yuntak jokoan zuten Openeko sailkapen nagusia. Yunta berehala nagusitu zen eta denboraldiko laugarrena lortu zuen;Odriozola, berriz, bigarren sailkatu zen. Beraz, Yuntak eraman zuen etxera Opena.

Eneko Lejarretak, Iñakiren lehengusuak, aise irabazi zuen juniorretan.Azkenik, San Emeterio gailendu zen kadeteetan;Fraile, berriz, bigarren heldu zen eta Opena erdietsi zuen.

Bestetik, Bizkaiko Txapelketak ospatu ziren Berrizen. Honako hauek izan ziren irabazleak:Lejarreta (eliteak), Pinto (sub 23), Ojeda (emakumeak), Lejarreta(juniorrak), Fraile (kadeteak), Fango (master 30) eta Mazaira (beteranoak).

Patxi Ciaren marka

Hainbat arazo mekaniko izan zituen Ciak atzo. Dena den, nafarra «oso pozik» zen, lasterketa amaituta hirugarren aldiz Euskadiko Opena irabazi baitzuen. «Marka hori ez duela inork lortu uste dut». Horregatik, Conor Saltoki taldeak elastiko berezia egin zuen eta podiumean jantzi zuen.

Erregulartasunari esker lortu du garaipena. Guztira, bi lasterketa irabazi dituCiak, beste bietan bigarren sailkatu da eta hiru aldiz izan da hirugarren.

Atzo, poltsikoan zuen Opena eta lasai atera zen. Gainera, larunbatean beste lasterketa eskuratu zuen Nafarroan. Baina berehala izan zen lehian eta burua ere hartu zuen bigarren itzulian. Dena galdu zuen une batean, ordea; matxurak «buruko mina» eragin zion atzo eta bi minutu baino gehiago galdu zituen konpontzen. «Pena izan da», esan zuen helmugan, «Lejarreta gainditzea ezinezkoa den arren».

Openari begira, «lehia ederra» izan duela adierazi zuen. «Lejarreta, Yus eta Coloma profesionalak dira eta maila eman diote lasterketei.Nahiago dut haiek parte hartzea».

Sailkapen nagusian, Apezetxea izan du aurkari nagusia. «Beherakada nabarmena izan nuen txapelketaren erdian, baina onenak eman ditut udan».



«Me ha costado recuperarme casi dos años, pero sabía que volvería»
U.I.

BERRIZ

Lejarreta llegó ayer de madrugada a casa, a la 1.30, después de competir en Andorra ­terminó cuarto tras Gispert, Hermida y Ravanel­ y un viaje de seis horas. A las ocho horas le tocó diana en casa, limpió la bicicleta, arregló un pinchazo y «sin apenas tiempo para calentar» tomó la salida.

En esas circunstancias, confesó su táctica. «He dejado hacer porque sabía que podía cogerles. He puesto mi ritmo y he podido ganar en casa».

Lejarreta ha salido adelante tras una enfermedad que le ha traído en jaque en los dos últimos años. Desde principios de 2005 sufrió unos síntomas que le impedían rendir físicamente y hasta octubre no descubrió su enfermedad, hipertiroidismo, una afección de la tiroides, después de barajar una posible mononucleosis o incluso leucemia, según nos reveló el propio corredor ayer. «Me ha costado mucho», reconoció, «casi dos años». El tratamiento para combatir la enfermedad le llevó a engordar hasta siete kilos. «Todavía está por ver porque puedo tener recaídas». De hecho, el próximo día 11 se someterá a nuevos análisis y a una ecografía. «Los resultados serán importantes porque si son positivos será la confirmación de que estoy curado, aunque me tendré que someter a análisis de por vida».

Han sido realmente dos años duros. «Sobre todo, 2005 porque no encontraba explicación a mi bajo rendimiento. Este año he entrenado más que nunca y he andado muy poco. Yo sabía que volvería, quizá no esté al 100%, pero estar delante ya es importante».

Lejarreta finalizó un tratamiento de ocho meses en junio y ha comenzado a levantar cabeza. El próximo año es «importante» para él «porque es preolímpico».

Este fin de semana disputa la Copa del Mundo ­una prueba del máximo nivel tras el Mundial­ en Austria y espera acabar «entre los 20 mejores» y terminar así la temporada con «un buen sabor de boca». Esperamos ­y deseamos­ que sea así.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Obstáculos que siguen en el camino
Jendartea
El síndrome posvacacional, ¿patología real o adecuación a la marcha diaria?
Euskal Herria
Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos
Euskal Herria
Koktelak Arabako Ordezkaritza espainolaren aurka
Kirolak
Un aspirante sin programa a domicilio
Kirolak
Castro lidera la exhibición cántabra
Mundua
El presidente de Irán traslada a Kofi Annan su disposición al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss