GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-07
Bernardo Atxagak bere azken lana aurkeztu du Eslovenian
Nazioarteko Vilenica Literatur Jaialdiaren irekiera ofiziala izan zen atzo Lipicako Club hotelean, Central European Initiative elkarteak Esloveniako Idazle Elkartearen laguntzarekin antolatuta. Bezperan, ordea, Bernardo Atxaga Ljubljanan izan zen eta, «Soinujolearen semea» liburuaren eslovenierazko bertsioa aurkeztu zuen.

LJUBLJANA

Bernardo Atxagak bere euskarazko eta gaztelaniazko testuen irakurketa eskaini nahi izan zien han bildutakoei. Ikus-entzuleen eta hedabideen arreta piztu zuen idazle asteasuarrak. Behin Literatur Jaialdia aurkeztuta, askotariko literatur emanaldiak izango dira Esloveniako hainbat hiritan: Ljubljana, Trieste, Lipica, Vilenican... Gaur, esaterako, mahai-ingurua izango da “Nork entzun dezake bizilagunaren istorioa?” izenburupean. Eta bihar Europako hizkuntza gutxituen artean egungo euskal literatura izango da jaialdiaren ardatz. «Europan badira arrazoi ezberdinengatik itzalean dauden kulturak eta tradizioak. Aurten, arreta jarri nahi dugu euskal literaturari. Hori dela-eta, euskal ekoizpena esloveniarrei eta mundu osoari erakutsi nahi izan diogu ekitaldi hauen bitartez», adierazi zuten antolatzaileek .

Mahai-inguruak

“Euskaraz egile izatea, gaur eta bihar”, horixe izango da biharkoan Ljubljanan Marjeta Drobnic-ek gidatuko duen mahai-ingurua. Bertan parte hartuko dute Alexandra Büchler, Franco Juri, Marijose Olaziregi, Ricardo Arregi eta Juan Ramon Makusok. Ekitaldi horri euskal idazleen errezitaldiak emango dio jarraipena; Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Ricardo Arregi eta Kirmen Uribe arituko dira poesia irakurtzen. Eta euskal literaturaren eguna biribiltzeko “Etzikoak” antologia aurkeztuko dute, Esloveniako Idazleen Elkarteak Vilenica antologien barruan argitaratutako lehena. Marjeta Dbronic eta Marjeta Prelesnik Drozg izan dira euskarazko testuak eslovenierara itzuli dituztenak. Liburuaren atarikoa Mari Jose Olaziregik egin du. Aurtengo jaialdiko ekitaldi nagusia Vilenica 2006 sari banaketa izango da. Serbiako Miodrac Pavlovic poetari emango diote; nazioartean sona handikoa, serbiarren artean, handienetakoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss