ZARAUTZ
Zarauzko Euskal Jai eguneko eguerdiko hamabiak aldera irtsiko da aurten ere Alprojakoen desfilea Munoara eta plaza horrek betekada ederra hartuko du beste behin herriko taldeak eskainiko duen emanaldia dela-eta. Hogeita seigarren urtea dute Alprojakoek eta ez dira aspertu. Aurten ere egungotasunari lotutako gai bat hartu dute: birziklaia eta gaiaren inguruan kritika eta umorea nahasiz osatuko dute emanaldia. «Birziklaiaren eta errauste-planten inguruan prestatu dugu emanaldia kontatu zigun Egoitz Lasak, Alprojako zuzendaritzakoa eta ETBko ‘Guazemank’ telesaileko kideak. Zarautzen birziklaiaren eta errauste-planten inguruko batzar bat antolatu dugu arlo honetan herriaren geroa definitzeko. Azkenean irtenbidea ez dela errauste-plantak egitea, beste zenbait baizik adierazi nahi izan dugu».
Egoitz Lasaren ustez, estetika bat aurkitzeko bidea eman die gaiak. «Etorkizuneko jantziak erabiliko ditugu gizarte hiperbirziklatzaile batean mugituko garelako eta balizko gizarte horretan gertatuko diren egoerak izango dira kontatuko ditugunak. Jarrera horrek zer onura eta zer arazo sortuko dituen agertuko dugu. Neurri handi batean, beraz, etorkizunari buruzko hipotesiekin arituko gara», jarraitu zuen Egoitz Lasak.
Berrogei bat lagun dira aurten ere taldean parte hartu dutenak. Musika zuzenean izango dute eta ahotsa ere zuzenekoa erabiliko dute aktore batzuek.
Gai nagusi horren inguruan beste hainbat urteko gertakari aipatuko ditu emanaldiak eta krtikarekin baten umoera iznago du osagarri nagusietakoa.
Talde iraunkorra du Aprojak urtean zehar lanean. Talde hori da gidoiaren ideia nagusiak markatzen dituena eta Mikel Elortza eta Imanol Epelde izan dira gidoiari taxua eman diotenak. Mikel Gorrotxategi, Patxi Santamaria eta Egoitz Lasa aktoreak daramate taldearen zuzendaritza. Garbiñe Azpitarte arduratu da beste batzuen laguntzarekin koreografiez.