GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-09-07
Langilea prestatzea baino kaleratzea hobe?

Estatu espainoleko INEk argitara eman duen 2005eko Urteko Lan-kostuaren Inkestaren arabera, euskal langileek Estatuko soldatarik handiena dute Madrilgoen ondotik. Aurrerantzean ere datu hori gogoraraziko digute behin eta berriz; ez, ordea, hainbesteko soldata kobratzen duten langile horiek gainerakoek baino milatik gora euro gehiago kotizatzu behar dutela. Bestetik, nork bere erara azalduko badu ere, soldata hori Europako batez bestekotik urrun dago oraindik. Nolanahi ere, inori gehiegizkoa iruditzen bazaio, egon dadila lasai, Estatuko bi sindikatu nagusiek eta patronalak laster ekingo baitiote negoziazio kolektiboan soldata-moderaziorako akordioa berritzeari. Eta segituko dute ozen esaten enpresaburuek lana eta, beraz, aberastasuna sortzen dutela. Baina diskurtsotik errealitatera tarte nabarmena dago: esandako inkestak adierazten duenez, langileen etengabeko prestakuntzaren kostua lanetik bidaltzearena baino txikiagoa da, 70 euroko aldearekin. Argi eta garbi, enpresa- buruek diru gehiago gastatzen dute langileak kaleratzeko haiek prestatzeko baino. Datu horiek ez dira oraingoak, azken hiru urteetako joerari jarraitzen baitiote eta, joera horrekin bat, diskurtsoa errealitateari nagusitu dakion saiatuko dira. -



Consideraciones sobre la sentencia de las Azores
Las normas que fija el Tribunal de Justicia de la UE para considerar legales algunas excepciones fiscales en comunidades con haciendas propias, parece abrir la puerta a determinados movimientos realizados por las haciendas vascas, aunque el propio tribunal señale que la sentencia no es extrapolable a otros casos. Sin embargo, desde el punto de vista de la defensa de la soberanía, es preciso tener en cuenta que las agresiones al Concierto y al Convenio no vienen ya tanto de los tribunales europeos como de sentencias de los tribunales españoles ante recursos presentados por otras comunidades autónomas. Y desde un punto de vista social, llama la atención que la mayoría de las valoraciones positivas de esta sentencia se hagan pensando en reducir el tipo del impuesto de sociedades para beneficio de las empresas, en lugar de buscar una mejora de los sistemas de redistribución de la renta. -



Gerry Adams Palestinan bake minez

Gerry Adams Palestinara joan da bertako alde guztietako indar politikoei gatazkaren bere ikuspegia eta, batez ere, bere eskarmentua eskaintzeko. Berak esan zuenez, ez du Irlandako eta Ekialde Ertaineko gatazken arteko paralelismorik ezarri nahi, baina ezin zaio eskarmentua, hain zuzen, ukatu. Israelgo Gobernuari inor baztertu gabeko elkarrizketa aholkatzen dio; Hamasi eta Al Fatari, berriz, batasun gobernua osatzeko. Formula horrek Europako gobernuak Palestinako Aginte Nazionalaren kontrako boikot jarrera berriz pentsatzera behartuko lituzke; Israelen egungo jarrerari babes osoa emateko jarrera, alegia. Irlandar politikariak arrazoizko proposamen bat aurkeztu du, Europako gobernuetako batek ere egin ez duena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss