GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-09-07
- Euskal Selekzioa
Kataluniaren aurka, ziur asko urriaren 8an

M.A.

BILBO

Oraindik ofiziala ez den arren, ziur asko Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatuko du urriaren 8an Bartzelonan. Irrati publiko bati egindako adierazpenetan, Euskadiko Futbol Federazioko lehendakari Iñaki Dobaranek Kataluniako Futbol Federazioarekin harremanetan jarri direla eta partida egun horretan jokatzeko asmoa dutela onartu zuen.

«Oraindik ezin dut ezer baieztatu, ez baitago ezer sinaturik. Ideia bat da, baina asteburu honetan baieztatu beharko dugu bi federazioek izango dugun elkarrizketa batean. Hurrengo asterako jakingo dugu data horretan jokatu den Nou Campen eta dena delakoa. Hala ere, bi federaziook gogoa dugu egun horretan jokatzeko», azaldu zuen Dobaranek.

Urriaren 8a data aproposa izango litzateke, asteburu horretan ez baita Liga jardunaldirik izango Eurokopako sailkatze fasea dela-eta. Euskadiko Futbol Federazioa aspaldidanik zebilen Kataluniaren kontra jokatzeko asmoarekin. Iazko abenduan egunkari honetan argitaratutako elkarrizketa batean asmo horren berri eman zuen Dobaranek. Azkenean, badirudi ideia bat baino ez zena benetako forma hartzen ari dela eta egi bihurtuko dela. Gainera, nabarmendu beharra dago urtebete baino gutxiagoan futbol selekzioak jokatuko lukeen hirugarren partida izango litzatekeela.

Irlandaren aurka Eibarren

Euskadiko afizionatuen selekzioak larunbat honetan jokatuko du Ipuruan Irlandaren kontra arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Dublinen jokatutako partidaren «errebantxa» izango da, euskaldunek 3-0 galdu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss