GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-07
- Kontxako Bandera
Irregulartasun handiak dopinaren aurkako probetan
·Traineruen pisaketa ofizialik ez zen izan joan den igandean

DONOSTIA

Hiru egun ere ez dira igaro azken polemika izan zenetik eta beste baten berri dugu jada, hori ere Kontxako Banderan gertatutakoa. Euskadi Irratiko “Tostartean” saioan Castroko La Marinera ontziko arraunlari batek azaldu zuenez, Donostiako estropada amaitzean dopinaren aurkako kontrola pasatu behar izan zuten kirolariek irregulartasun handiak nabaritu zituzten ekintza horretan.

Aurten, leku falta dela-eta, Gurutze Gorriak kaian duen eraikinean egin behar izan dituzte kontrolak. Talde ezberdinetako arraunlari batzuek dopinaren aurkako probak pasatu behar izan zituzten igandeko estropadaren ostean. Kirolari bat, behintzat, txiza-potea betetzeko arazoak zituela-eta, kalera irten zen denbora egin nahian, eta inork ez zion azaldu horrelakorik ezin zela egin. Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxea (KTE) gertatutakoa aztertzen ari da, irregulartasunak nabariak baitira.

Hori gutxi balitz, igandean beste arazo larri bat gertatu zen. Izan ere, estropada guztietan, txapelketa zein proba normala izan, traineruak pisatu egiten dituzte. Kontxan, ostera, ez zen halakorik gertatu, KTEk hori guztia kontratatua zuen arren. Goizean ontziak pisatu zituzten, baina betiere ofizialtasunik gabe.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss