GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-09-07
Gurutzeagak atzera begiratu du
Pilota erabat aurpegiz aldatu zaigun honetan, aukera paregabea eskaintzen digu «Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte» lan ederrak. Xabier Unanuek, Manolo Sagarzazuk eta Xabier Iriondok hainbat urtetan bildutako esperientziak paper gainean jarri dituzte Zestoako pilotaleku zaharraren mendeurrena ospatu eta bere historia gogoratzeko.

Zestoako Gurutzeaga frontoi zaharrak ehun urte beteko ditu datorren irailean. Gutxi dira mende oso bateko historia gordetzen duten pilotalekuak eta, are gutxiago, «frontoi zaharrak» bezainbeste pilota partida bere horma artean jaso dituztenak.

Hasiera bitxia izan zuen pilotalekuaren historiak. 1906ko martxoaren 20an izan zen frontoia eraikitzeko enkantea Benito Aranburu alkateak deituta, eta irabazlea Daniel Izeta donostiarra izan zen 4.790,55 zentimoko proposamenarekin.

Pilotaleku berria estrenatzeko ohorea Jose Antonio Kanpos Zubillaga Ttantto azpeitiarrak eta Joan Jose Larrañaga Etxeberria Txortena II.a oikiarrak izan zuten. Ordutik, ehunka pilotarik zapaldu dute Zestoako frontoia, horietatik asko, pilota munduak eman dituen izenik handienak.

«Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte. Frontoi Zaharraren harrizko mintzoa. Zestoa 1906-2006» liburu mardulean ­argazki ederrez beteriko eta 20 bat ataletan banaturiko 127 orrialde­ jatorriaren arabera banatu dituzte Gurutzeagan jokatu zuten bailarako pilotari esanguratsuenak.

Zestoarrek (Irureta anaiak, Txikito Iraeta, Alkorta, Sorazu, Iribar...), azkoitiarrek (Atano, Andueza eta Tapia anaiak), azpeitiarrek (Ansola, Periko Eloi, Txikuri, Satur, Murgi...) eta zumaiarrek (egañatarrak, Nolaskoain, Alberdi, Zalla...) hartu dituzte liburuaren orrialde gehientsuenak.

Garai ezberdinak

Aipatutako izenez gain, pilotari eta enpresaburu asko ausartu dira Zestoan jokatu zuten garaiko oroitzapenak paper gainean jartzen. Migel Gallastegi pilotari eibartar bikainaren honako esan hau adibide xume bat baino ez da: «...behin Vallellano ministroa etorri zen eta partidua bukatuta Bainuetxera gonbidatu gintuen afaltzera, gizon sinpatikoa zen hura...».

Izen propioetatik haratago, Gurutzeagak ehun urteotan bizitako gorabeherek ere badute beren txokoa aurkezten ari garen liburuan; «marronismoak», adibidez.

Ez dakienak liburua irakurriz ikasiko du marronismoa profesionalekin jokatzen zuten afizionatuen inguruan sortutako zalapartari deitu zitzaiola. Eta Gurutzeagak gogotik jasan zuen agintarien zigor gogorra. 1968an, esate baterako, urtebetez itxi zuten pilotalekua. Gazteentzat sekulako pagotxa zen profesionalekin batera jokatzea, eta jauzia emateko frontoi paregabea bilakatu zen Zestoakoa.

Artekariek eta enpresaburuek badute, esan bezala, tokitxoa. Besteren artean, egileen artean Manolo Sagarzazu eta Xabier Iriondo aurkituko ditugulako, pilotalekua beren kargu izan zuten bi enpresa-gizon. Datu eta oroitzapen gehienak Xabier Unanuek eman dituela ere aitortu behar da, nahiz eta beste bien ekarria ezinbestekoa izan den dokumentazio aldetik batez ere.

Herri izaerarekin prestatu du Danbolin-zulo elkarteak lan txukun hori, baina edozein pilotazalek oso gustura irakurriko duen liburua da Gurutzeagaren mendeurrenekoa. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss