Hezkuntza politika salatzeko protesta eguna
·Estatuan protesta eguna antolatu zuten atzo sindikatuek. Hilaren bukaerarako grebara deitu dute
BAIONA
UNSA Education, CGT Education, FSU eta Sgen-CFDT sindikatuek Baionako herriko etxearen aitzinean elkarretaratzera deitu zuten atzo. Estatuan zabaldutako deialdiarekin bat egin zuten gizartearen arreta ekartzeko eta hilaren 28an izango den greba deialdiaren eta manifestazioen zergatiak ezagutarazteko.
Arazo nagusia Ipar Euskal Herrian, estatuan bezala, irakasle eta hezkuntza langileen lanpostu eskasia dagoela da. Herenegun Paueko Hezkuntza Ikuskaritzan Batzorde Tekniko Parekidean egindako irakasle lanpostuen banaketaren balorazioa egin ondoren sindikatuek hiru lanpostu falta direla ondorioztatu dute. Baionako Saint Leon eskolan beste lanpostu bat beharko litzateke eta beste bat hiriko Jean Moulinen. Donibane Garaziko Haur Hezkuntzan eta Beskoitzeko eskolan beste frantseseko irakasle lanpostu erdi bat beharko lukete.
Eskoletako osasun zerbitzuen eta arazoak dituzten ikasleen laguntzarako postuen eskasia ere nabarmendu nahi izan dute sindikatuek.
|