GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-07
Urnietarren iritzia kontuan ez izatea egotzi diote Aldundiari
Herritarren kexu eta proposamenei ez jaramon egitea. Horixe egotzi zioten Arnasa plataformako kideek eta Berrasoetako bizilagunek Foru Aldundiari. Kexu artean Urnietako proiektuaren gainean jarritako helegitearen erantzunik jaso gabe lanak hastea salatu zuten. Euren esanetan, xedea atzera bueltarik ez duten lanak egitea da.

DONOSTIA

Urnietako Arnasa plataformako kideek eta Berrasoetako bizilagunek beste behin Urnietako saihesbidearen harira Gipuzkoako Foru Aldundiak duen jarrera salatu zuten. Gogorarazi zutenez, lanak iragan abuztuaren 10ean hasi zituzten. «Aldundiak ez zuen Arnasak eta Berrasoetako bizilagunek Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Auzitegian jarritako helegitea kontuan izan», salatu zuten.

Euren esanetan, jarrera horrekin Aldundiak auzitegiak bere erabakia eman aurretik lanek atzera bueltarik ez izatea nahi du. «Aldundiarentzat ez da nahikoa Urnietako 1.000 bizilagunek saihesbide honetarako ibilbide alternatiboa eskatzea, ezta egin diren bestelako manifestazio, elkarretaratze edota proiektua kritikatzeko jarritako kartelak ikustea ere».

Era berean, Arnasako kideek eta Berrasoetako bizilagunek ustezko delitu ekologikoa argudiatuz Ertzaintzan salaketak jarri dituztela adierazi zuten, eta horiek guztiak Donostiako Ingurumen fiskalari jakinarazi dizkiotela. Izan ere, euren esanetan, Aldundiak egin asmo duen saihesbideak hainbat baserri ez ezik, kalteak eragingo dizkie hainbat animaliari ere.

Proposamena bideragarria da

Ez dute ulertzen, alde horretatik, eurek aurkeztutako proiektu proposamenari muzin egin izana. «Teknikoki bideragarria den proiektua da, izeneko ingeniaritza enpresa batek egina».

Halaber, saihesbidearen lanak bi proiektuetan komunak diren zatietan hasteko eskatu zietela ere gogorarazi zuten, «eta egin zaizkien proposamen guztietan bezalaxe, muzin egin diote eskaera horri ere».

Hori guztia dela-eta, zera galdegin zuten: «Noiz dugu herritarrok guztioi axola zaigun erabaki publikoetan parte hartzeko aukera?». Erakundeen jarrera salatu zuten, herritarren partaidetza bultzatzen duten hainbat hitzarmen sinatu, baina ondoren erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean «herritarren iritzia albo batera uzten dutelako».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss