GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-07
Presoek ikasteko duten eskubidearen aldeko mozioa
Euskal preso politikoen ikasteko eskubidea bermatzeko mozioa aurkeztu zuen atzo Ezker Abertzalea taldeak Gasteizko Legebiltzarrean. Bai EHUri bai Madrili eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzeko eskatzen die. Azken ordura arte hirukoarekin mintzatzen izan da talde abertzalea akordio bat hartzeko, baina ez du lortu.

GASTEIZ

Euskal preso politikoek ikasteko duten eskubidea bermatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztu zuen atzo Ezker Abertzalea taldeak Gasteizko Legebiltzarreko Erregistroan. Mozio hori Lakuako Gobernuko hirukoa osatzen duten alderdiek ­EAJ, EA eta EB­ aurkeztutakoaren osoko zuzenketa da.

Bertan, bai Madrilgo Espetxeko Administrazioari bai EHUko zuzendaritzari eskatzen die «edozein espetxetan dauden ikasle presoei EHUn ikasketak egiteko (euskaraz eta gaztelaniaz) duten oinarrizko eskubidea berma diezaietela».

«Eskubide hau bermatzeko beharrezko da, irakasleen tu- toretza saioak egiteko, beharrezkoak diren testuliburu, material, nahiz eta hauek euskarazkoak izan, eskuartean izan- go dituztela ziurtatzeko dagozkien bideak erabil ditzatela eta hartu beharreko erabakiak har ditzatela», nabarmentzen du Ezker Abertzalea taldearen mozioak.

Bide batez, mozio horrek Espetxe Zuzendaritzari EHUrekin akordioak hartzeko prozedura eta epeak arintzeko eskatzen dio, presoek hastear dagoen 2006-2007ko ikasturterako matrikula egin dezaten.

Horrelako akordio bat ez hartzekotan, EHUri Euskal Unibertsitatearen Legearen zortzigarren artikulua aplikatzeko eta matrikulak ahalik eta lasterrena egiteko eskatzen dio.

Ezker Abertzaleak adierazpen batean azaldu zuenez, presoen ikasketen gainean Lakuako hirukoa osatzen duten alder- diekin akordio bat hartzeko ahaleginak egin ditu.

«Halere, ezinezkoa suertatu da eta hirukoak aurkeztu duen proposamenari osoko zuzenketa aurkeztera behartu gaituzte», adierazi zuten Ezker Abertzaleko kideek.

Ardurak

«Hirukoak gai hau EAEren eta Gobernu zentralaren arteko eskumen aferatzat jo du, euskal Administrazioak erantzukizunik izango ez balu bezala, baina argi dago EHUk ere baduela ardura presoen eskubideak bermatzeari dagokionez, eta legebiltzar honek jarduera aktiboa eskatu behar dio euskal unibertsitateari», gaineratu zuen Ezker Abertzalea taldeak adierazpenean.

Bide batez, talde horrek pertsona jakin batzuen eskubideez ari direla ahaztu izana leporatu zion Juan Jose IbarretxerenGobernuari. «Hirukoak ahaztu egiten ditu presoek ikas dezaten gutxieneko eskakizunak: nahi duten hizkuntzan ikastea, tutoretzak izatea eta behar duten materiala izatea, nahiz eta euskaraz izan», nabarmendu zuen talde independentistak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss