GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-07
NATOk adierazi du talibanek ez dutela irabaziko
Azken asteotan dozenaka soldadu galdu ostean, NATOko buruek garaipena berena izango dela esan behar izan dute, orain arte egin duten propagandak ez baitu lortu aurrera egiten ari diren itxura ematerik. Kanadan pil-pilean dago tropak Asiako herrialdean mantentzeari buruzko eztabaida.

KABUL

Jaap de Hoop Scheffer NATOko idazkari nagusiak eta Hamid Karzai Afganistango presidenteak prentsaurrekoa eman zuten atzo hiriburuan. «Terrorista batzuek uste dute hegoaldean irabaz dezaketela, baina oker dabiltza», adierazi zuen Schefferrek Kabulen.

NATOk eta Karzairen Gobernuak epe luzerako laguntza ituna sinatu zuten, talibanen aurkako gerra indartzeko. Presi- denteak esan zuen kazetarien aurrean pozik dagoela, baina Afganistango hegoaldeko talibanen aurkako borrokaren ardura NATOk joan den uztail bukaeran hartu zuenetik ­ordura arte AEBek zuten ardura hori­ ezin esan asko aurreratu dutenik. Hori bai, prentsa adierazpenetan errepikatzen dute ehunka taliban hil dituztela.

Marmoka Operazioa oso garesti ordaintzen ari dira afganiarrak. NATOk berak emandako datuen arabera, 250 pertso- na baino gehiago hil dituzte operazioari joan den larunbatean hasiera eman ziotenetik, hori bai, guztiak milizianoak. Zibilak hil izana salatu dute kazetari batzuek, baina NATOk dio gezurra dela.

Baina okupatzaileei ere garesti ateratzen ari zaie. NATOk hogeita hamar bat soldadu galdu ditu (britaniarrak gehienak, eta bost Kanadakoak), horietako hamalau hegazkin batek izan zuen «istripuan». Atzo bertan, soldadu britainiar bat hil zen Helmand eskualdean mina bat zapalduta.

Kanadan tropei buruzko eztabaida bero-bero dago, azken egunetan bost militar galdu baititu. Batzuek eskatu dute soldadu guztiak ateratzeko Afganistandik, baina atzoko egunkari gehienak bat zetozen tropak manentzearen aldeko iritzia plazaratzerakoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las «redadas preventivas» llevan a 18 personas al banquillo de la AN
Euskal Herria
Etxerat exige garantizar los derechos de los prisioneros «exista o no proceso»
Mundua
Gerry Adams insta desde Ramala a los líderes mundiales a abrir el diálogo con Hamas
Jendartea
Jendez lepo eta beroak urtu beharrean
Kirolak
Egoi Martínez toca el cielo en Burgos
Euskal Herria
Batasuna promueve un preacuerdo para alcanzar el diálogo multipartito
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss