GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-08
- Top 14
Biarritzek Bourgoin hartuko du gaur Agileran
·Garaipena beharrezkoa dute lapurtarrek sailkapenaren goiko aldean jarraitzeko

BILBO

Top 14ko bosgarren jardunaldia gaur gauean hasiko da Biarritzek eta Bourgoinek partida jokatuta (20.30, Canal Plus Sport). Zuri-gorriek bi garaipen eta bi porrot eskuratu dituzte liga hasiera honetan, eta premiazkoa izango dute partida irabaztea Agileran, sailkapenaren aurreneko postuetan jarraitu nahi badute.

Bourgoin ez da edonolako taldea, eta euskaldunek ez dute erraza izango garaitzea. Gaur egun, laugarren tokian daude sailkapenean, eta biarriztarrek baino puntu bat gehiago dute. Julien Bonnaire taldeko kapitain eta Estatu frantseseko selekzioaren zortzi zenbakia da beren jokalari ezagunena, baina taldea ere ez da makala.

Biarritzek jokoa hobetu beharko du puntuak eskuratzeko. Tolosaren aurkako partidan ez zen gaizki aritu, baina gehiago eman beharko du garaipena etxean geratzeko.

Hasieratik jokatzen duten jokalari askok min hartuta jarraitzen dute, eta horrek jokoan eragina izan dezakeen arren, zuri-gorriek aurre egiten jakin beharko dute. Balan, Lievremont, Bidabe, Couzinet, Gobelet eta Thion ­beste askoren artean, hamabi jokalari baitaude min hartuta­ oraindik ez dira osatu, nahiz eta hurrengo asterako jokatzeko moduan egon daitezkeen.

Hala ere, hamabosteko indartsua aurkezteko moduan izango dira zuri-gorriak. Klubaren web orrialdean jakinarazitakoaren arabera, ondorengo jokalariek hasiko dute partida: Lealamanua, August ­kapitaina­, Lecouls; Dellape, Carizza; Betsen, Dridi, Harinordoki; Yachvili, Peyrelongue; Bobo, Traille, Cabannes, Masi, Brusque.

Deialdian sartu diren gainerakoak Noirot, Moala, Padro, Duvallet, Gaitan argentinarra, Dambielle eta Hall dira. Azken hori aurtengo udan egindako fitxatzeetako bat da, eta deialdian sartzen den lehen aldia da lesioekin arazoak izan baititu liga hasiera honetan. Hegoafrikarrak 27 urte ditu eta bigarren lerroan jokatzen du.

Aviron, bihar Staderen aurka

Aviron Baionakoa gaur abiatuko da Pariserantz, han jokatuko baitu Top 14ko bosgarren jardunaldia. Hiriburukoek larunbatean 20.00etatik aurrera (Estatu frantseseko Canal Plus) jokatuko dute Staderen aurka.

Frantziarrak liderrak dira eta ez dute mementoz partidarik galdu ­lau garaipen eskuratu dituzte lehendabiziko lau jardunaldietan­. Avironek, aldiz, ez du puntu bakar bat lortu, eta azkeneko postuan dago. Ia nahi eta nahi ezkoa duten arren, baionarrentzat oso zaila izango da garaipen batekin etxera itzultzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss