GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-08
Aurrekontuetan al dago euskal taldeen eta kantabriarren arteko aldea?
·Castrok eta Astillerok aurrekonturik handiena dute; Donostia Arraunek, aldiz, txikiena

DONOSTIA

Kontxako Banderak agerian utzi du euskal traineruen eta kantabriarren arteko aldea. Gureek garaipena lortzea ia ezinezkoa dute; Estatu espainolekoek, aldiz, esku-eskura dute bandera etxera eramatea. Baina, non dago batzuen eta besteen arteko aldea?

Ezustekorik izan ezean, denboraldiko estropadarik garrantzitsuena Kantabriako ontziren batek irabaziko du. Castroko La Marinera, Astilleroko San Jose XIV.a eta Pedreñako Maria traineruak hamar segundoren bueltan daude, eta egun inor ez da ausartzen hiruretatik bandera zeinek eskuratuko duen esaten. Ohorezko txandan ordezkari bakarra izango dugu euskaldunok, Orio, baina lehendabiziko jardunaldiko irabazlearengandik minutu erdi baino gehiagora dago. Zarauzko Enbata ere tarte horretan dago, oriotarrengandik ehuneneko gutxi batzuetara, baina horrek ere oso zaila du garaipena eskuratzea.

Igandeko estropadatik hona hausnarketarako denbora nahikoa egon da. Euskaldunen eta kantabriarren arteko aldea, beraz, non dago? Aurrekontua, erantzungo lukete gehienek, eta hala da, Castroren eta Astilleroren kasuetan behintzat, baina beren lan-politikari ere erreparatu beharra dago.

GARAk Traineruen Kluben Elkarteak antolatzen duen San Miguel liga hasi aurretik hamabi traineruen aurkezpena egin zuen. Eta hara non, Kantabriako bi talde indartsuenek dute aurrekonturik handiena. Oso ordezkari gutxik adierazten dute taldeak duen benetako aurrekontua, eta, beraz, gehienak gutxi gorabeherakoak dira.

Astillerok du aurrekonturik handiena, baina zuzendaritza taldeak ez du azaldu nahi izan zenbatekoa zein den. Castrokoa, berriz, 360.000 eurokoa da. Azken urteetan harrobia lantzen hasi den arren, lehendabiziko ontzian kanpotik etorritako kirolariek egiten dute arraunean. Beren aurrekontuek fitxatzeak egiteko aukera ematen die, eta politika horrek emaitza onak lortzen lagundu die. Futbolarekin alderatuz gero, talde galaktiko-ak direla esan daiteke, maila handiko kirolariez betetako koadrila dute-eta. Eta, noski, horietatik gehienak euskaldunak dira; batez ere, Castroren traineruan.

Pedreñarena, aldiz, ez da beste ontzi kantabriar bien politika bera. Arraunlari gehienak etxekoak dira, eta fitxatze gutxi batzuk egiten ditu. Castrorekin eta Astillerorekin aurrekontua alderatuz gero, askoz txikiagoa da Pedreñarena. Bere presidentearen arabera, 240.000 eurokoa da.

Joseba Fernandez prestatzaile sanjuandarrak lan handia egin du eta arraunlariei edozer egiteko gai direla sinetsarazi die. Hori izan daiteke, aurrekontu txikiagoa duen arren, beren arrakastaren gakoa. Kontxako Bandera irabaziz gero, arrakasta oraindik ere handiagoa izango litzateke Fernandezen mutilentzat.

Gureei begira, betiere Kontxako Banderan parte hartzen dutenak aintzat hartuta, Oriok du aurrekonturik handiena ­300.000 euro­, eta Zumaiak zerbait gutxiago du ­275.000­. Talde bietan etxekoarraunlariak dira nagusi, eta politika horrek emaitza ona eman die. San Nikolasek, esate baterako, hiru ikurrin lortu ditu aurten, eta hurrengo urteari begira itxaropentsu daude Orion. Zumaiak ere, etxeko kirolariekin, maila mantentzea lortu du, eta hori ez da gutxi.

Zarautzek, aldiz, 180.000 euroko aurrekontua du. Enbatak denboraldi biribila egin du. Etxeko estropadetan ez zuen maila ematerik izan, baina besteetan aurrean izan da. Igandean lan ona eginez gero, sailkapen nagusian aurrean amaituko du Kontxako Banderan.

Kontxan parte hartzen ari den Galiziako talde bakarrak, Cabo da Cruzek, ostera, 120.000 euroko aurrekontua du.



A la espera de la decisión del Ayuntamiento
U.A.

DONOSTIA

El caso de Donostia Arraun Lagunak es especial. El club de la capital guipuzcoana se clasificó para la Bandera de La Concha tras imponerse a Ur Kirolak en la regata entre donostiarras.

En la primera jornada ya se vio que la Lugañene tenía muy complicado abandonar la última plaza de la clasificación, pero aun así su labor fue muy buena.

Su presupuesto ­ape- nas cuenta con 60.000 euros­ es muy inferior al resto de los participantes en la Bandera de La Concha. Ese, sin embargo, no es el mayor problema del club, ya que hace unos meses, Odón Elorza, alcalde de la capital guipuzcoana, se vanaglorió diciendo que Donostia contaría en 2007 con una trainera de primer nivel.

Donostia Arraun Lagunak y Ur Kirolak, los dos clubes donostiarras con trainera, acordaron entonces que, en caso de que el proyecto continuara hacia adelante, uni- rían sus fuerzas.

A día de hoy, no obstante, el proyecto parece estar parado y sólo Odón Elorza conoce qué sucederá.

Habrá que esperar a conocer, por tanto, si el alcalde donostiarra cumple o no su palabra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss