Langile bat hil da Urnietan lanean ari zen traktorea gainera erorita
JM.B.I. 51 urteko langilea hil egin zen lanerako erabiltzen ari zen traktorea gainera erorita. Bestalde, lan heriotzak salatzeko elkarretaratzeak izan dira: Iruńean Buztintxurin batu ziren eta Donostian LAB, ELA, ESK eta STEE-EILAS batetik, eta CCOO bestetik, Lander Simulation & Training Solutionen bildu ziren.
DONOSTIA
Urnietako baserri batean, Goiburu inguruan, JM.B.I. 51 urteko langilea hil zen atzo laurak eta hamar inguruan traktorearekin lanean ari zela hura gainera erorita. Azken lan heriotzak salatzeko asmoz, gainera, sindikatuek elkarretaratzeak egin zituzten atzo Donostian eta Iruńean.
Horiek hala, LAB,ELA, ESK, STEE-EILAS eta CGT Iruńeko Buztintxuri auzoan elkartu ziren joan den ostegunean jatorri ekuadortarra zuen R.E.M.J. langilea hil zeneko eraikinaren aurrean bertan. Donostian, aldiz, Renfek azpikontratatuta Madrilen lanean ari zen pertsonaren heriotza salatu zuten. LAB, ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuak Lander Simulation & Training Solutions enpresaren aurrean elkarretaratu ziren eta, bertan, ELAko Luis Miguel Saenzek egoera «sostengaezina» dela salatu zuen, baita sindikatuek «ezintasuna» sentitzen dutela nabarmendu ere.
«Lan istripu gehiagorik ez» lelopean Saenzek ELA atzo Osalanekin bildu zela argitu zuen eta patronalarekin izandako eztabaida «gogorra» izan zela esan zuen, izan ere, patronalakArriskuen Prebentziorako Legea «bigarren mailakoa dela uste baitu». Alde horretatik, LABeko Lourdes Erasok patrona- lak Arriskuen Prebentziorako Legea ez duela betetzen eta ez duela zigorrik jasotzen esan zuen. «Hilketa hauek behar den bezala zigortzeko eta neurriak indartzeko» eskatu zuen.
ELAko ordezkarien ustez, gainera, istripu horietan guztietan «ezaugarriak errepikatu egiten dira», «azpikontratazioa edo prekarietatea», esaterako.
CCOO ere toki berean elkarretaratu zen eta bertan Victor Torrijos bozeramaileak heriotza «prestakuntzarekin» ekidin zitekeela esan zuen. «Ez da ahaleginik txikiena ere egiten ekidin zitezkeen istripu hauei aurre egiteko», salatu zuen. Era berean, Renfek «teorian azpikontratzen dituen enpresei tren-arloan lan egin behar duten pertsonei informazioa eskaintzeko eskatzen die», nahiz eta kasu honetan ez dakiten hori bete zen ala ez.
|