GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-12
Protesta egin zuten atzo Maulen hiltegi ondoko etxebizitza egitasmoaren kontra

MAULE

Ehun bat pertsona bildu ziren atzo Mauleko herriko etxearen aitzinean hiriko hiltegiaren ondoan etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren kontra agertzeko ELBk egin zuen deialdiari erantzunez.

Herriko etxeak aste honetan erabaki beharko du hiltokiarekin mugakide den 13.000 metro koadroko lur eremuan 25 eta 50 etxebizitza eraikitzeko baimena emango duen. Mauleko auzapezak protesta horien aurrean ez du ezer adierazi nahi izan.

Izan ere, etxebizitzak egiten baldin badituzte, egunen batean inguruko ekonomiaren bizibidea den hiltegia handik mugitu beharko litzatekeela uste duela adierazi ELBk.

Kontraesankorra deritzote erabaki posible horri, hiltegia inguruko nekazaritza ekonomiaren oinarrizko elementua baita. Bertan 30 bat pertsonak egiten dute lan, inguruko 100 bat laborarik pertsonalki saltzen dituzte beren animaliak eta, bestalde, 300 bazkide dituen Axuria kooperatibak ere hiltegia erabiltzen du. Era berean, hiltegiak egokitzapen lanak duela bizpahiru urte besterik ez zituen egin eta Axuriak bere egoitza hiltegiaren ondoan kokatu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Por cada muerto en el 11-S han fallecido 90 en el mundo
Mundua
Diada, entre las servidumbres de la política y el ansia independentisra
Jendartea
Bost atxilotu indarkeria sexistagatik azken egunotan
Kultura
«Maltzeta» trikitilaria hil da, gerraondoko belaunaldi mitikoaren azken aleetako bat
Euskal Herria
Puras justifica que el marco actual no fuera sometido a votación en 1982
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan formar un Gobierno de unidad nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss