- Izotz hockeya
Hormadik berdindu egin du txapeldunarekin
DONOSTIA
Denboraldi hasiera bikaina izan du Hormadi Angeluko taldeak. 3 eta 3 berdindu zuen Rouenen jauregian. Talde hori da egungo txapelduna.
Gauzak oso gaizki hasi ziren lapurtarrentzat, etxeko taldea 3-0 aurreratu baitzen, eta bazirudien esku hutsik itzuliko zela, baina euskaldunen erreakzioak etxekoen lasaitasunarekin bat egin zuen, eta horrek berdinketa erdiesteko modua eman zien gorri-berdeei.
Lehen bi zatietan etxekoak erabat nagusitu ziren, eta 3-0 aurreratu ostean, Garboczek lortu zuen euskaldunen lehenengo gola; 3-1koarekin amaitu zen bigarren zatia.
Hirugarrengoan, ordea, lapurtarrak erabat nagusitu ziren, eta azkenean berdindu egin zuten. Daramik egin zuen bigarren gola, eta Maltaisek hirugarrena. Luzapenean markagailua ez zen mugitu, eta berdinean geratu ziren.
|