- Harri-zulatzaileak
Jaizubia eta Galdames, Binakakoan ere bikain
BAIONA
Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Liga bukatuta, amaitu berri den asteburuan, Binakako Txapelketako azkeneko bi saio jokatu dira, eta horietatik batek bakarrik lortu du finalerako txartela. Izan ere, jokatu diren saio guztietako zortzi markarik onenak egindako taldeek lortu baitute finalerako bidea egitea.Herenegun, Santurtzin, Mamariga auzoan, Aldai Aldek irabazi zuen 8 zulo eta 1,5 cmrekin. Errekatxok, berriz, zazpi zulo pasatxo egin zituen. Bietako inork ezin izan du aurrera egin. Herenegun, baina, Alonsotegin, Arbuio auzoan, Galdamesek irabazi zuen 12 zulo eta 6 cm eginda. Arboleda sailkatu zen bigarren 8 zulo pasa eginda, eta hirugarren, berriz, Ortuella B sailkatu zen 7 zulo pasatxorekin. Galdamesek bakarrik egin zuen finala jokatzeko bidea. Txapelaren lehia Irunen jokatuko da, Moskuko plazan, hilaren 23an, eta bertan izango diren taldeetatik, Jaizubiak eta Galdamesek bina talde izango dituzte. Gainera, finala irabazteko hautagai nagusia Jaizubia A izango da. Taldekakoan txapela jantzi dute, eta etxean ez dute Binakakoa irabazteko ere aukera alferrik galdu nahiko. Galdames izango da beste faborito nagusia, Trapagaran ez baitabil aurreko urteetako maila berean. Binakakoa amaitutakoan, Bakarkakoa jokatuko da, eta han
parte hartzeko ere Ligan parte hartu duen talderen bateko partaidea izatea
ezinbestekoa izango da.
|