GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-12
- Berezkoak
Sarako Torneoan ez da ezusterik izan

MUSKARDITZ-EZKURRA II 50

ALFARO-ETXETO 47

 

LARRETXEA-OZAFRAIN 50

IDIART-KURUTXARI 45

SARA

Ez da ezusterik izan, eta Muskarditz-Ezkurra II.a eta Larretxea-Ozafrain bikoteak neurtuko dira bihar 18.00etatik aurrera Sarako trinketean, bertako torneoko finala jokatzeko. Bi horiek ziren faboritoak, eta azkenean horiek dira finalean.

Bi finalerdiak, ordea, oso estuak izan dira. Sarakoa da 50 kintzera jokatzen den lehiaketa bakarra, eta hori asko nabaritu da. Partidak, gainera, oso gogorrak izan dira. Torneo honetan Alfarok, amateurren txapeldunak, aukera izan du profesionalekin aritzeko, eta oso itxura ona eman du. Lehen finalerdi horretan aitzinetik aritu zen Etxeto lagun zuela, baina azkeneko tantoetan beherantz egin zuen, eta Muskarditzek eta Etxetok ederki aprobetxatu zuten garaipena eskuratzeko.

Beste finalerdia ere tankerakoa izan zen. Hor, berdinketa ugari izan ziren lehen zatian, baina gero, Larretxea eta Ozafrain aitzineratu egin ziren, eta amaierara bitarte lortutako abantailari eusteko modua egin zuten. Biharko finalerako, berriz, sarrerak ia agortuta daude, eta ez dago faborito garbirik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Por cada muerto en el 11-S han fallecido 90 en el mundo
Mundua
Diada, entre las servidumbres de la política y el ansia independentisra
Jendartea
Bost atxilotu indarkeria sexistagatik azken egunotan
Kultura
«Maltzeta» trikitilaria hil da, gerraondoko belaunaldi mitikoaren azken aleetako bat
Euskal Herria
Puras justifica que el marco actual no fuera sometido a votación en 1982
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan formar un Gobierno de unidad nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss