GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-12
AVT:«Uribes Peces-Barba baino alderdikoiagoa da»
·«ETArekin negoziatzearen aurka egon daitezkeen biktimak kontrolatu nahi ditu»

AVTk ez zuen gustuko Terrorismoaren Biktimen Babeserako Goi Mandataria eta, atzo esan zuenari kasu eginez gero, orain Gobernu espainolean arlo hori zuzenduko duena ere ez zaio gustatzen. «Peces-Barba II.a da», adierazi zuen Alcarazek Jose Manuel Rodriguez Uribesi buruz.

MADRIL

Gregorio Peces-Barbak joan den ostiralean utzi zion Terrorismoaren Biktimen Babeserako Goi Mandataria izateari, eta egun horretan bertan Gobernu espainolak jakinarazi zuen, kargu horren ordez, Terrorismoaren Biktimen Babeserako Zuzendaritza Nagusia sortu duela eta horren buru Peces-Barbaren laguntzaile nagusia izan dena jarri duela, Jose Manuel Rodriguez Uribes. Azken horren xedea aurrekoak hasitako proiektuari «jarraipena ematea» dela salatu zuen atzo AVTk.

Francisco Jose Alcarazek azaldu zuen elkarte hori haserre zegoela izendapen berria zela-eta, bere aburuz, «Peces-Barba II.a baita»;are gehiago, «askoz alderdikoiagoa» dela gaineratu zuen. Aski ezagunak dira azken hilabeteetan AVTk Gregorio Peces-Barbaren jardunarekiko agertutako desadostasunak; bien arteko harremanak etenda zeuden.

AVTko presidentearen arabera, Peces-Barba «denbora luzean aritu da bere konfiantzako taldea osatzen», eta, hain justu, talde horren gidaritzapean Rodriguez Uribes dagoela bota zuen. «Hasitako proiektuari jarraipena ematea besterik ez du nahi [Uribesek]: ETArekin negoziatzearen aurka egon daitezkeen biktimak kontrolatzea, alegia», azaldu zuen Efe agentziari eginiko adierazpenetan.

Gobernu espainolaren eta erakunde armatuaren arteko elkarrizketaren aurka egon litezkeen «biktimen» elkarteekin izandako harremanetan Uribesek «jarrera benetan alderdikoia» agertu duela nabarmendu zuen Alcarazek, nahiz eta segidan onartu zuen berak ez duela zuzenean hitz egin Terrorismoaren Biktimen Babeserako zuzendari nagusiarekin; bere adierazpen publikoen eta AVTko beste kide batzuen bitartez ezagutzen ei du bakarrik.

Biltzeko prest

Hala ere, harekin hitz egite- ko prest agertu zen, baita Bar- ne ministro Alfredo Perez Rubalcabarekin ere, nahiz eta gehitu zuen «AVTrekin mantentzen duten jazarpen jarrera aldatu beharko» dutela. Bere ustez, Gobernu espaino- lari eta Terrorismoaren Biktimen Babeserako Zuzendaritza Nagusiari dagokie «AVT-rekin lanean jarraitzeko eran- tzukizuna».

Gainera, Francisco Jose Alcarazek mahairatu zuen AVTk «bere eskubideak exijitzen jarraituko» duela diru-laguntzak eskatzeko garaian, «eta horiek ez dute balio izango ETArekiko errenditze prozesuaren aurka dauden biktimen isiltasuna erosteko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Por cada muerto en el 11-S han fallecido 90 en el mundo
Mundua
Diada, entre las servidumbres de la política y el ansia independentisra
Jendartea
Bost atxilotu indarkeria sexistagatik azken egunotan
Kultura
«Maltzeta» trikitilaria hil da, gerraondoko belaunaldi mitikoaren azken aleetako bat
Euskal Herria
Puras justifica que el marco actual no fuera sometido a votación en 1982
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan formar un Gobierno de unidad nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss