GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-12
Nafarroa Oinez-ek 2.000 boluntario behar ditu jaialdirako
·Txosna, segurtasun lan, garbiketa eta abarretarako laguntza eskatu du Berako Labiaga ikastolak

BERA

Datorren urriaren 15ean Nafarroako ikastolen aldeko jaia izango da Beran. Aurten, Labiaga ikastola izango da antolakuntza lanetan arituko dena eta jakinarazi dutenaren arabera, boluntarioak behar dituzte ekimena aurrera eraman ahal izateko.

Urtebeteko lanaren ostean, egunari begirako azken xehetasunak prestatzen ari dira Labiaga Ikastolako guraso eta irakasleak eta haien kalkuluen ara- bera, 2.000 bat pertsona beharko dituzte egunean bertan lan egiteko. Txosnetan, segurtasun lanetan, garbiketan, materialen salmentan eta beste hamaika zereginetan laguntza emango dute urriaren 15ean Berara bertaratzen diren boluntarioek.

Nafarroako ikastolen aldeko jaialdian lagundu ahal izateko irailaren 22a baino lehen eman beharko da izena, hala eskatu baitute antolatzaileek. Talde moduan zein norbanako modura eman daiteke izena, baina antolakuntza lana errazte aldera, talde modura izena ematea lehenetsi dute, taldeko arduradunaren izen-abizenak eta telefonoa emanez, eta lanera zenbat pertsona joango diren bertan zehaztuz.

Izen-ematea

Izena honako telefonoetan (600 344 655, 948 62 52 15 eta 948 63 15 58) edota oinezberahotmail.com posta elektronikoan eman daiteke, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Datorren urriaren 15ean izango den jaialdian bilduko duten dirua Berako Labiaga ikastolak dituen gabeziei aurre egiteko erabiliko dute eta, bide batez, DBHko ikasgelek aitormen ofiziala izan dezaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Por cada muerto en el 11-S han fallecido 90 en el mundo
Mundua
Diada, entre las servidumbres de la política y el ansia independentisra
Jendartea
Bost atxilotu indarkeria sexistagatik azken egunotan
Kultura
«Maltzeta» trikitilaria hil da, gerraondoko belaunaldi mitikoaren azken aleetako bat
Euskal Herria
Puras justifica que el marco actual no fuera sometido a votación en 1982
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan formar un Gobierno de unidad nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss