ALTSASU
Jaietan sartuta jarraitzen dute Altsasun. Egunek aurrera eta indarrek behera egiten duten arren, parrandarako gogo faltarik ez da sumatzen oraindik Sakanako herri horretan. Are gehiago, asteburu luzea aurre-aurrean dutela jakinda. Giro paregabea izan zen atzo, gustu guztietarako ekimenak egiten zituzten artean. Eguerdiko dantzek eta erraldoien ikuskizunek bereganatu zuten arreta handien, haurrena batik bat, baita hamabitakoak ere. Arratsaldean, berriz, ohiko koadrilen kalejira, pilota partida eta “Arturello Di Popolo” antzezlana arrakastatsuak izan ziren.
Beteranoak eta etorkizunean horixe bilakatuko direnak izango dira gaurko protagonista. Goizean, margo lehiaketa eta kometak eta txanoak egiteko lantegiak dituzte; bazkaldu ostean, berriz, jinkana eta txokolate-jatea. Sakanako Gazte Asanbladak eta koadrilek antolatutako ekimenak dira horiek. Gaur Jaia dantzaldiaz gozatu ahal izango dute haurrek. Nagusiek, berriz, Mexikoko musika eta bazkaria izango dute. Koadrilak ez dira aspertuko eguerdiko kalejirarekin eta poteoarekin, eta ondoko bazkariarekin eta kalejirarekin.
Biharko ekimen guztien artean, karpan egingo duten hamaiketakoa eta herri-jaien alde egingo duten bazkaria edota koadrilen argazkia aipa daitezke, baita Isasia industrialdean izango den Karting Txapelketa ere. Nabaria denez, adin eta kolore guztietako ekimenak dira nagusi Altsasun.
Egitaraua
Ostirala, Nagusien Eguna
10.00: Bizikleta lasterketa.
11.30: Umeentzako margo lehiaketa eta lantegiak.
12.00: Hamabietakoa Gure Etxean, kalejira eta poteoa.
13.00: Oro de Mexico. Musika.
14.30: Nagusien bazkaria.
15.00: Koadrilen bazkaria Foruen plazan.
16.30: Kafea eta kalejira.
18.00: Jinkana, txokolate-jatea eta Gaur Jaia.
20.00: “Todos nacemos vascos” antzezlana eta Drindots.
Ordu erdi geroago, koadrilen jaitsiera.
23.30: Electro Txangana, eta ondoren, dantzaldia.
00.20: Altsasuko Zortzikoa.
Larunbata, Koadrilen Eguna
10.30: Hamaiketakoa karpan.
11.30: “El Arca de Noe” Zumalakarregi plazan.
12.00: Hamabietakoa, kalejira eta kalderete txapelketa.
13.00: Kontzertua Banda Haize Berriarekin.
15.00: Herri-jaien aldeko bazkaria.
16.00: Karting. Ordu erdi geroago, koadrilen kalejira.
17.00: Txirrindularitza. Ordubete geroago, ile-apaindegi
ikuskizuna.
20.00: Dantzaldia.
22.30: Pilota txapelketa Burunda pilotalekuan.
23.30: Batukada, eta ondoren, dantzaldia.