GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-15
«Alarma piztuta» dagoelako, hizkuntza politika berria exijitu du Batasunak
Euskara normalizatzeko azken 30 urteetan «ezer gutxi» egin dela salatu zuen atzo Batasunak, eta Euskal Herri osoan urte politikoaren hasierarekin batera izandako gertaerak izan zituen hizpide. Euskarak bizirik iraun dezan ziurtatzeko orain artekoak baino neurri «eraginkor eta ausartagoak» beharrezkoak direla nabarmentzeaz eta erakundeak bide horretan urratsak egitera deitzeaz gain, indar abertzaleak laguntzeko «prestutasun osoa» duela adierazi zuen.

DONOSTIA

Batasunaren ustez, urte politikoaren hasierarekin batera, «euskararen egoera larria» dela argi adierazten duten berri ugari egon da. Eta horiei guztiei erantzuteko eta euskara berreskuratzeko proposamena egiteko xedez, prentsaurrekoa eman zuten, atzo, Batasuneko mahaikide Marije Fullaondok, Mikel Galartzak eta Inaxio Agirrek lagundurik.

Lehenik eta behin, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako egoera izan zuten hizpide. Bertan, euskaraz ikasteko eskaria handituz doan arren, Administrazioak eskaintza betetzeko bitartekorik jartzen ez duela salatu zuten. Alde horretatik, Euskararen Erakunde Publikoa «izugarrizko porrota» izan dela salatu zuen. Ipar Euskal Herriko instituzionalizazio propiorik gabe, hizkuntz politikak garapenik ez duela izango argudiatu zuten.

Bestetik, Nafarroa Garaiko Administrazioaren hezkuntza politika «euskara lerroak murriztean» datzala salatu zuen Fullaondok, baita Euskalerria Irratia beste behin ere lizentziarik gabe utzi izana.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, Lakuako Gobernuak euskara normalizatzeko «azaleko neurriak hartu, eta atsegin emateko diskurtsoak zabaltzen» dituela salatu zuen Batasuneko ordezkariak. Horien adibide gisa, Osakidetzaren lan deialdia eta Lakuak enpresa alorrean sinatutako «bo- rondatezko» akordioa aipatu zituen. Batasuneko ordezkariaren aburuz, horrelako «azaleko neurriek kutsu elektoralista» nabarmena dute.

Euskara Berreskuratzeko Legea

Indar independentistak nabarmendu zuenez, «alarma gorriak piztuak daude», eta lehenbailehen hizkuntza politika berri baten beharra «nabaria» da. Orain artekoak baino «neurri eraginkor eta ausartagoak hartzea» ezinbesteko jo zuen Batasunak.

Egun, «autonomisten hizkuntza politikako ereduek eta Estatu frantseseko eredu jakobinoaren ezarpenek euskararen nor- malizazioa ez» dutela ekarriko salatu, eta euskara lehenetsiko duen legea beharrezkoa dela nabarmendu zuen Fullaondok. Eta horretan datza Batasunak berriki aurkeztu duen Euskara Berreskuratzeko Legea.

Legean zazpi oinarri daude, eta Euskal Herria euskalduntzeko gutxienekoak dira. Honakoak dira: euskara Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala izatea; belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea; udalerri euskaldunen garapen iraunkorra ziurtatzea; administrazio eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea; lan esparrua euskalduntzeko baliabideak bermatzea; hedabideak eta kultur produkzioa euskaraz lehenestea; eta hori guztia garatzeko beharrezkoak diren baliabi- deak bermatzea.

Herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna eskuratzea da Batasunaren xedea. Bide horretan, elkarrizketaren eta akordioaren bidez alderdi politiko eta eragileekin elkarlanean aritzeko prestutasun osoa adierazi zuen.



Prefetaren hitzek Parisen jokaera islatzen dutela adierazi du EHEk

DONOSTIA

Marc Cabane prefetak asteazkenean Donostian egindako adierazpenek Estatu frantsesaren politikari erantzuten diotela salatu du Euskal Herrian Euskaraz erakundeak. Lakuako Gobernuak eta Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarako sortu duten Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politikako gaien gainean lankidetza aztertzeko egindako bileraren ostean, hizkuntza bat ezin dela bortxaz mantendu adierazi zuen Marc Cabane Pirinio Atlantikoetako prefetak euskararen ofizialtasunari buruz galdetu ziotenean.

Hitz horiek zeresana sortu dute, eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak Estatu frantseseko ordezkariari erantzun nahi izan dio. «Estatu frantsesak hizkuntza gutxiagotuekin duen jarrera negatibo eta suntsitzailea ezagututa, zer espero genezake berak kudeatzen duen egituraz?», galdetu du EHEk.

Euskararen Erakunde Publikoa Estatu frantsesaren esku egonda, «oztopoak jartzea» errazago zaiela adierazi du EHEk.

«Ezinbestekoa da Euskal Herrian behar den hizkuntza politika indarrean izatea; ofizialtasun erreala, hain zuzen ere», nabarmendu zuen mugimendu euskaltzaleak. Eta herritarrek, «bizi diren eremuan bizita ere», eskubide berberak izan behar dituztela gaineratu zuen Euskal Herrian Euskaraz-ek.

ELA y LAB, contra la actitud de Osakidetza ante el euskara

Los sindicatos ELA y LAB han censurado las recientes declaraciones de los consejeros de Sanidad y Cultura de Lakua, Gabriel Inclán y Miren Azkarate, respectivamente, respecto al programa para euskaldunizar Osakidetza. LAB manifestó que las medidas «llegan con un cuarto de siglo de retraso» y que no conseguirán solucionar el «problema estructural» que padece el idioma nacional en Osakidetza, al tiempo que denunció que el servicio de salud de la CAV «conculca los derechos lingüísticos de toda la ciudadanía vasca». ELA también criticó las iniciativas «con las que pretenden suplir el verdadero abordaje a la euskaldunización». Según esta central, el programa del Ejecutivo autonómico «no vale ni para satisfacer a la población ni para cubrir las necesidades del personal que necesita euskaldunizarse». Además, considera que el plan ha llegado tarde y que hasta ahora no se le han dedicado ni el tiempo ni los recursos suficientes. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Se resiste un triunfo que estuvo cerca
Ekonomia
Fallece un transportista navarro y una explosión en la ACB hiere a cuatro obreros
Mundua
Israel paraliza la liberación de secuestrados y detiene otra vez a más cuadros de Hamas
Kultura
Amurizaren hitzez osatutako kanta berriekin dator Anje Duhalde «Sorminetan» lanean
Euskal Herria
Batasuna recalca que la clave para el desbloqueo es la mesa política
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss