GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-15
Munduko ekonomia aurten %5,1 emendatuko dela jakinarazi dute
Nazioarteko Diru Funtsak duela sei hilabete emandako aurreikuspenak aldatu zituen atzo. Munduko ekonomia aurten %5,1 haziko dela adierazi zuen, baita datorren urtean %4,9 emendatuko dela aurrez ikusten duela ere. Arriskuak zeintzuk izan daitezkeen ere aipatu zuen, eta horietako bat Inflazioa dela nabarmendu zuen.

SINGAPUR

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) atzo kaleratutako datuen arabera, munduko ekonomiak %5,1eko hazkundea izango du aurten, eta %4,9koa, datorren urtean. Azkeneko aldiz erakunde horrek egindako aurreikuspenetan baino gehiago haziko da munduko hainbat txokotan izandako datu positiboek lagunduta.

Hain zuzen ere, azken urteei so eginez gero, NDFk argitaratu ohi duen “Munduko Ekonomia Aurreikuspenak” txostenetan Estatu Batuek eta Txinak munduko ekonomia baldintzatzen dutela adierazi izan dute beti: lehena, kontsumitzaile handiena delako, eta bigarrena, ekoizle handiena delako. Atzo argitaratutako txostenaren azken edizioan, ordea, munduko egoera parekatuagoa dela esaten da, munduko hainbat txokotan hazkundeak egon direlako.

Horiek hala, azken aurreikuspenarekin alderatuz gero, aipatutako erakundeak urteko hazkunde ekonomikoaren datuek gorantz egingo dutela azaldu du, lurralde hauetan bereziki: euro eremuan, Afrikan eta Hego Amerikan.

NDFren berrikustea kontuan hartuz gero, 2006. urtean duela sei hilabete aurrez ikusitakoa baino hiru hamarren gehiago egingo du gora munduko ekonomiak; 2007. urtean, berriz, bi hamarren gehiago. «Hazkunde sendoa aurrez ikusten dugu, baina garrantzitsuak diren arriskuez inguratuta», adierazi zuen Nazioarteko Diru Funtseko kide Raghuram Rajan-ek.

Higiezinen merkatua

Rajan-ek aipatutako arriskuei dagokienez, inflazioa da NDFk adierazitako bat, eta Estatu Batuetan, Argentinan eta Venezuelan gertatu diren igoera handiak jarri zituen adibide. Erakunde horren arabera, presio horrek behera egin ezean, Washingtongo Erreserba Federala gisako banku zentralek moneta uste baino gehiago egokituko dute, eta jarduera ekonomikoan moteltzea eragin.

Higiezinen merkatuan gertatu den moteltzea ere arriskuen artean aipatu zuen, moteltzea uste baino azkarragoa izan delako. Rajan-ek esan zuen Estatu Batuetan etxebizitzen prezioak izoztu egin direla. Dena dela, erosketek bere horretan jarraitzen dutela nabarmendu zuen; horrek ez du kontsumoan eraginik izan, alegia.



ONGs anuncian que boicotearán la reunión de Singapur

SINGAPUR

El Fondo Monetario Internacional (FMI) publicó ayer los datos referentes a la economía mundial en la víspera de la Asamblea de Gobernadores del Fondo y el Banco Mundial que tendrá lugar hoy en Singapur. Precisamente, Oxfam, Action Aid y otras ONGs anunciaron que boicotearán esa reunión anual como protesta por la decisión del país asiático de denegar el acceso a la isla a 28 activistas.

El boicot, que según dijeron a EFE varios representantes de organizaciones no gubernamentales se hará público hoy, supone un varapalo para el Fondo Monetario Internacional (FMI) y el Banco, que en los últimos años se han esforzado por mejorar el diálogo con un sector tradicionalmente crítico con sus políticas.

«Creemos que es necesario hacer una declaración de principios y lanzar un mensaje rotundo», dijo a EFE Max Lawson, portavoz de Oxfam International, quien indicó que el boicot supone, esencialmente, que los grupos no participarán en ninguno de los encuentros formales previstos entre los activistas y el Banco y el Fondo.

Insistió en que «lo más importante es que las personas a las que se les ha negado el acceso habían sido acreditadas por el Banco en virtud de un acuerdo entre el organismo y Singapur».

De hecho, el Banco Mundial acusó el miércoles al Estado asiático de violar acuerdos por los que Singapur se comprometía a garantizar la entrada en el país de miembros de ONGs acreditados para participar en la asamblea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Se resiste un triunfo que estuvo cerca
Ekonomia
Fallece un transportista navarro y una explosión en la ACB hiere a cuatro obreros
Mundua
Israel paraliza la liberación de secuestrados y detiene otra vez a más cuadros de Hamas
Kultura
Amurizaren hitzez osatutako kanta berriekin dator Anje Duhalde «Sorminetan» lanean
Euskal Herria
Batasuna recalca que la clave para el desbloqueo es la mesa política
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss