- Aizkora
Hirugarren Mailako azken kanporaketak badu data
DONOSTIA
Euskal Herriko Hirugarren Mailako Txapelketako azken kanporaketak badauka data eta lekua. Urriaren 1ean jokatuko da Getxon, Andramari probalekuan.Bertan honako aizkolari hauek izango dira: Llanos, Garitaonaindia, Alkizalete, Aldape, Lasa, Zabala, Aierbe II.a, Zubizarreta, Mugertza II.a, Etxeberia, Olano, Mandazen eta Eraso. Kirolari bakoitzak lau kana-erdiko moztu beharko ditu. Lehen kanporaketa joan den astean jokatu zuten, eta Ugartebutu, Otaegi eta Teietxea jadanik finalean daude. Bestetik, Bigarren Mailako finala Uharte Iruñean jokatuko dute hilaren 24an, 17.30ean hasita. Otaño, Senosiain II.a, Lopez, Etxebeste, Zubiaga eta Mujika neurtuko dira. Kirolari bakoitzak bina kana-erdiko, 60 ontzako eta oinbiko moztu beharko ditu.
|