- Zaldi-mandoak
Sekulako ikusmina piztu du Aiako desafio handiak
DONOSTIA
Bihar gauean, 22.00etatik aurrera, Aiako probalekuan jokatuko den zaldi-mando apustuak sekulako ikusmina piztu du, adituen ustez bertan izango baitira egun dauden bi abererik onenak.Alde batetik, Olarrearen aberea izango da, eta bestetik, berriz, Urkiagarena. Bakoitzak 1.250 kiloko harria erabiliko du ordu erdian, eta aberea arauzko pisutik pasatzen bada, dagokion gain-karga eraman beharko du. Urkiagak, gainera, harriaren gainean 25 kilo gehiago eramango ditu, hori baita Olarreari ematen dio abantaila. Olarrearen abereak Urrutia eta Elordui eramango ditu itzain, eta Urkiagarenak, berriz, Isuzko eta Larrazabal. Alde bakoitzak 1.200 euro jokatuko ditu dirutan, baina inguruko jendea erruz ari da dirua jokatzen.
|