GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-15
- Sega
Euskal Herrian inoiz egin ez den sega saioa izango da Pikoketan
·Bihar 18.00etan jokatuko dute, eta batzen den dirua 18/98 auzipetuentzat izango da

DONOSTIA

18/98 epaiketako auzipetuei babesa emateko sega saio dotorea eta berria antolatu dute bihar arratsalderako, 18.00etatik aurrera, Pikoketan. Oiartzunen jokatuko dute.

Bertan hiru bikote izango dira lanean, eta jendeak orain arte ikusi ez duen sega mota izango du. Nazioarteko era eta betiko era batuko dira, eta, gainera, biltzaileen denbora ere lehen aldiz kontuan hartuko da.

Aranalde-Goioaga, Goikoetxea-Kanflanka eta Zuriarrain-Alkorta izango dira lanean arituko diren hiru bikoak. Hasteko, talde bakoitzak 200 metro koadroko sail bat moztu beharko du, segalari bakoitzak 100 metro, nazioarteko eran. Hor azkartasuna eta txukuntasuna neurtuko dituzte. Hori amaitutakoan, talde bakoitzak lehenengo lana amaituta, ordubete bete bitartean geratzen zaion tartea izango du segarako, betiko erara aritzeko, eta gero pisaketa egingo dute. Helburua lan horretan hiru bikoek batera amaitzea da, eta proba horretan lanerako denborarik gehien duen bikoa hasiko da estreinako. Denborarik gutxien duena, berriz, azkena hasiko da. Mailatik mailara egingo da txanda.

Berritasunik handienetakoa biltzaileen lana izango da, beren denbora neurtuko baita, eta horren ordaina jasoko dute segalariek. Lehenengoak eta bigarrengoak hirugarrengoari kentzen dien segundo bakoitzeko 200 kilo gehituko zaizkie segalariei.

Berritasun horrekin oraindik eta erakargarriago egin nahi izan dute 19/98ren auzipetuei laguntzeko egingo den jaialdia: «Uste dugu probak merezi duela. Horrelako saiorik ez da inoiz izan. Segazaleak ez direnek ere oso ondo pasatuko dute, hasieratik amaierara irabazi nahi duenak dena eman beharko baitu, baita biltzaileek ere, eta uste dut horrek guzti hau indartu egiten duela», esan zuten antolatzaileek.

Sarrerak 10 euroren truke izango dira, eta han kiniela batzuk egiteko modua ere izango da. Irabazleen kiloak asmatzen dituztenen artean zozketa egingo dute. Gero, gainera, beren alde apustu egiteko, segalari bakoitzak 25 lagun batu beharko ditu, eta horiek beren bikoaren alde egingo dute apustu. Hirugarren geratzen direnek irabazten dutenei afaria ordaindu beharko die, eta erdikoak, berriz, hortxe geratuko dira tartean; afaldu nahi badute berek ordaindu beharko dute otordua.

Maila handiko segalariak

Bihar Pikoketan izango den saiorako segalari handiak hartu dituzte saioa antolatu duten herri kirol federazioek, Almintza Elkarteak, eta Xiba proiektuko langileek. Bertan izango da Andoni Goikoetxea EuskalHerriko txapelduna, baita finalean izan zen Mikel Aranalde ere. Hala ere, Euskal Herriko hiru herrialdetan egiten diren txapelketako txapeldunak ez dira izango. Lapazaran, Gabirondo eta Mariñelarena, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunak ez baitira bertan izango. Horren arrazoiak antola- kuntzakoek eman zituzten: «Lapazaranek guk hau prestatzerako denboraldia amaitutzat emana zuen. Gabirondo, berriz, min hartuta dago, eta Mariñelarenak herriko jaiak ditu, eta han berak parte hartzen duen ekitaldi bat dauka. Beraz hiruretako inor ez zegoen etortzeko moduan. Hala ere, ahalik eta bikorik onenak egiten saiatu gara», esan zuten.

Beste berritasunen artean neskak izango dira, talde bakoitzak gutxienez bi neska eraman beharko baititu bere biltzaileen taldean. Gero, antolakuntzak Oiartzundik Pikoketarako bidea nondik nora doan ongi argituta jarriko du kartelen bidez. Segazaleek ondo dakite Pikoketaren berri, baina ezagutzen ez dutenentzat ez da erraza bertarako bidea topatzea, eta horretan ere argi dabiltza antolatzaileak. Gero afaria izango da Irunen, Ola sagardotegian.



Denboraldia amaitzeko erarik onena
J.L.
DONOSTIA

Segako denboraldia amaitzeko erarik ederrena izango da bihar arratsaldekoa. Maiatzean hasi ziren lehiaketak, eta ordutik hilabete asko pasatu diren arren, biharko segalariak gogotsu joango dira Pikoketara, arrazoia ere ez baita txantxetakoa; izan ere, ez da ahaztu behar batutako dirua 18/98 epaiketako auzipetuei laguntzeko izango dela.

Gaur egun segalaritzan puntan dabiltzanak izango dira lanean, eta saioa ere erabat berria izango da. Akaso gerora oso baliagarria izan daiteke. Lekua ere ez da kexatzeko modukoa, Garaterekin, Iturrikotzekin, Jauregirekin eta Laraitzekin batera lekurik garrantzitsuena baita Pikoketakoa.

Aurten bertan Gipuzkoako finala han izan da, eta, urrutira joan gabe, Mitxelenak eta Erasunek jokatu zuten estreinako apustua ere bertan egin zuten. Horrez gain, beste hainbat lehiaketa eta apustu garrantzitsu ere izan dira bertan.

Segazaleak bertaratzeko arrazoi bat baino gehiago baditu, baita sega ezagutzen ez duenak ere. Izan ere, laguntzeaz gain, kirol eder bat ezagutzeko parada ederra izango du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Se resiste un triunfo que estuvo cerca
Ekonomia
Fallece un transportista navarro y una explosión en la ACB hiere a cuatro obreros
Mundua
Israel paraliza la liberación de secuestrados y detiene otra vez a más cuadros de Hamas
Kultura
Amurizaren hitzez osatutako kanta berriekin dator Anje Duhalde «Sorminetan» lanean
Euskal Herria
Batasuna recalca que la clave para el desbloqueo es la mesa política
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss