- Saskibaloia
GBC, Hendaian ere bai
DONOSTIA
Bruesa Gipuzkoa Basket saskibaloi talde gipuzkoarrak ordezkaritza berria aurkeztu du Hendaian. Helburua Ipar Euskal Herriko saskibaloi zaleak erakarri eta horiei goi-mailako taldeak bertatik bertara ikusteko aukera ematea izango da. Oraingoz, GBCk 25-30 bat bazkide baditu Hendaia inguruan, eta aurrerantzean gehixeago lortzeko asmoa du taldeak.Gipuzkoa Basketek goi mailan saskibaloi talderik ez daukaten lekuetan zabaldu nahi du ikuskizuna, eta horregatik ordezkaritza berri hori. Baionatik irten eta Illunbera, Donostiara, autobusak ere jarriko dituzte. Zerbitzu hori Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaiako jarraitzaileentzako ere baliagarri izango da. Atzo Hendaian emandako prentsaurrekoan Miguel Santos presidenteaz gain, Martin Sanchez Hendaiako arduraduna, Antonio Salcedo Bidasoaldeko arduraduna eta Garikoitz Egiguren Gure Irratiko saskibaloi aditua izan ziren. Aurrera begira, Nafarroan antzeko zerbait egiteko asmoa ere badute.
|