Xavier Vals margolari kataluniarra hil da
MADRIL
Xavier Vals margolaria erenegun hil zen Bartzelonan, 83 urte zituela. Valsek minbizia zeukan, eta bere etxean zendu zen. Artista Parisen bizi zen, eta udak pasatzen zituen Bartzelonan.
Hortan (Bartzelona) jaioa, Valsek Charles Collet eskultore suitzarrarekin ikasi zuen margotzen. Parisera joan zen 1949an eta han Tristan Tzara, Salomón, Zervos eta Giacomettirekin bildu izan zen maiz. Bere lana kubismo eta konstruktibismotik abiatu zen, baina gero abstrakziorantz jo zuen. 1970ean, ordea, figuraziora bueltatu zen. Bodegoiak maite zituen eta arkitektura konpositiba zehatz bat garatu zuen.
Valsek bere lanak 2005ean erakutsi zituen azken aldiz, Juan Gris galerian. Areto horrekin lan egin zuen azken hamabost urteetan. Vals da, egile figuratiboen artean, Reina Sofia museoan koadroak dituen gutxi horietako bat. 2003an bere memoriak argitaratu zituen, “Mi caja de pandora” izenburuarekin.
|