ZALDIBAR
Euskal Herriko txapela jantzi zuen atzo lehen aldiz Urienek, baina horrek ez du esan nahi lehenengo maila ezagutzen ez duenik. Oñatin, 1984an, Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen Txiki izena zuen beste txakur batekin, eta Bizkaiko Txapelketa lau bat bider irabazi du. Aurten Bizkaiko txapeldunordea izan da Txiki txakurrarekin. Gerediaga Elkarteak antolatuta egin zuten beste behin Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa. Eguraldiak lagundu egin zuen, ateri izan zelako txapelketa osoan, eta jende asko izan zen Zaldibarko landetan.
Hamaika parte-hartzaile izan ziren lehian. 2005. urteko Euskal Herriko txapelduna ere Zaldibarren zen, baita aurtengo Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Ipar Euskal Herriko txapeldunak eta txapeldunordeak ere. Oñatin, hurrengo txapelketan, hainbat artzain eta txakur izango dira euskal txakur eta artzainekin batera.
Euskal Herriko Txapelketa:
>
1. Txiki. Xabier Urien (Abadiño). Bizkaiko txapeldunordea .......................304 puntu
2. Bizkor. Jose Mari Jauregi (Ilarduia). Arabako txapelduna ................301 puntu
3. Izar. Jean Paul Irikin (Itxaso). Ipar Euskal Herriko txapeldunordea ......... 291 puntu
4. Izar. Kepa Ardanza (Abadiño). Bizkaiko txapelduna ..............................284 puntu
5. Alai. Mitxele Atxeritogarai (Iholdi). Ipar Euskal Herriko txapelduna ......160 puntu
> 6. Txiki. Antonio Alustiza (Areso). Nafarroako txapelduna ............158 puntu
7. Txiki. Manu Blanco (Altube). Arabako txapeldunordea .......................151 puntu
8. Linda. Jesus Mari Plazaola (Arrasate). Gipuzkoako txapeldunordea ......51 puntu
9. Lista. Ramon Larrañaga (Azkoitia) Gipuzkoako txapelduna .............51 puntu
10. Labrit. Jorge Oteiza (Oronoz). Bafarroako txapeldunordea .........................44 puntu
11. Zisa. Aitor Resa (Apellaniz). 2005. urteko txapelduna ....................23 puntu
Bestetik, Artzain Eguna izan zen Amurrion. Gazta eta ardi gisatua izan ziren izarrak. Horrekin batera, EHNEko kideek otsoek artaldeetan egiten dituzten kalteak direla-eta administrazioaren jarrera salatu zuten. Saratxoko auzokideek saihesbide proiektua salatu zuten.