GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-18
- San Miguel Liga
Castrok TKEko bosgarren garaipena lortu du besteei aukerarik eman gabe
·Sei estropada irabazi ditu 22 egunetan, jokatu dituen azken seiak segidan, gainera

DONOSTIA

Castrok TKE Ligako bere bosgarren estropada irabazi zuen atzo Bermeoko uretan, eta bezperan Laredon erakutsitako nagusitasuna errepikatu zuen berriz ere. La Marinerak 22 egunetan sei proba irabazi ditu, jokatu diren azken seiak, hain zuzen, jarraian, eta erdipurdi hasi zuen denboraldia bere historiako onenetakoa izango da azkenean. Cristian Garma patroiaren gidaritzapean atzo garaipena lortu zuten 13 gizonak hauek izan ziren: Etxabe, Elortegi, Carrion, Mujika, Prego, Agirrezabalaga, Banica, Esteban, Portularrume, Zabala, Diaz, Olazar eta Carasa.

Castroren garaipena, gainera, Jose Luis Kortak denboraldi amaieran klubari agur esango diola ofizialki jakin genuen egun berean iritsi zen. Ortzaikako «fenomenoak» kolore gorria utzi egingo du bederatzi urtez Castro aldean ibili ondoren, eta Juan Mari Etxabe oiartzuarrak hartuko du haren postua prestatzaile moduan. Arraunlari beteranoa egun gozoak bizitzen ari da egunotan bere taldekideekin batera, eta espero zen moduan elkarteko zuzendaritzak bere aldeko apustua egin du azkenean.

Ohorezko txanda aztertzeko pare bat lerro nahikoak dira. Pedreñak hasiera oso azkarra egin arren, Castrok berehala hartu zuen estropadaren burua, eta aldeak irekitzen joan zen erritmo ikaragarrian. Hondarribia izan zen berriro «Ferrariak» jarritako abiadurari eusten saiatu zen bakarra, baina lan erditan 7 segundokoa zen aldea ez zuen murrizterik izan Ama Guadalupekoak. Atzetik, Pedreña Orio baino bizkorrago ibili zen ­gipuzkoarren bigarren maniobra kaskarra izan zen oso- eta hirugarren amaitu zuten estropada 22 segundora. Oriok 11 gehiago galdu zituen eta estropadan zazpigarren postua baino ez zuen lortu.

Galiziarrak laugarrenetik

Eguneko txanparik ikusgarriena bigarren txandan etorri zen. Zarautz eta Urdaibai nabarmen aurretik ziren hirugarren ziabogan, baina Cabo da Cruzek azken luzean sekulako erakustaldia eman zuen laugarren kaletik ­atzo onena zela ikusi zen­ eta 6-8 segundoko aldea ezerezean utzi zuen 500 metro eskasean. Hiru ontzi horien azken txanpa zoragarria izan zen, eta galiziarrek laugarren amaitu zuten. Zarautzek ere aurrea hartu zion Urdaibairi, eta bosgarren postua eskuratu zuen. Etxekoek seigarren tokiarekin konformatu behar izan zuten.

Ez zen hori Galiziako ontzien lorpen bakarra izan, lehen txandan Mecosek 12 segundo sartu zizkiolako Zumaiari. Esan beharra dago, hala ere, Luxiak sei aldaketa egin zituela tripulazioan eta Guijarro patroi gazteari ere ontzia gidatzeko aukera eman ziola. Mequiña ere laugarren kaletik aritu zen, eta, larunbatean laugarren izan ostean, zortzigarren amaitu zuen proba. San Juan eta Laredoren arteko lehian, Erreka askoz indartsuago dagoela ere ikusi genuen Bizkaiko uretan.



Hondarribiak nahiko erraz menderatu zuen Isuntza

DONOSTIA

TKEko estropada hasi aurretik Hondarribiako eta Isuntzako emakumezkoen traineruek desafio berezia jokatu zuten Bermeoko estropada eremuan. Bi luzera jokatutako proban Hondarribia nagusitu zen 12.15.23ko denborarekin. Gipuzkoarrek nahiko erraz menderatu zuten Lekeitioko taldea eta minutu eta 19 segundoko aldea sartu zion. Bizkaitarrek 13 minutu eta 34 segundoko denbora ezarri zuten itsas milia eta erdi betetzeko.

Badirudi emakumezkoen arrauna ere pixkanaka-pixkanaka mugitzen badoala. Batel eta trainerilletan talde dezente animatzen dira lehiaketetan parte hartzera, baina trainerua ateratzeko neska kopurua oso elkarte gutxitan batzen dute. Ea etorkizunean klub gehiago ere animatzen diren!


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La solidaridad con De Juana supera muros y distancias
Euskal Herria
Mil kilómetros por mil razones
Jendartea
Garoña seguirá siendo una amenaza nuclear hasta 2009
Kirolak
Primer triunfo oficial de la era Ziganda
Kirolak
Un desastre para echarse a llorar
Euskal Herria
Millares de personas exigen que los presos vuelvan vivos a Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss