GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-22
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Gizartearen babesak duen garrantziaz jabetuta, 18/98+ Lantaldeak jaialdi «handia» eramango du azaroaren 11n BECera, eraikina betetzeko asmoz. Auzipetuek pairatzen duten zama ekonomiko astuna «zertxobait arintzeko» baliatu nahi dute festa-hitzordua. Taila handiko musikariak izango dira oholtzan; Fermin Muguruza eta Sorkun, besteak beste.

BILBO

18/98 sumarioko epaiketak etenik hartzen ez duen bezalaxe, Madrilen auzipetuta dauden 50 laguni baino gehiagori babesa emateko jaio zen 18/98+ lan taldeak ere aurrera jarraitzen du bere erronkei eutsita; «burugabekeria-sorta luze hori amaitzeko lanean», alegia.

«Ez lan taldea ez auzipetuak ez gara kikiltzen aurrean dugun eginkizun zaila ikusita. Auzitegi Nazionalak adierazpen askatasuna eta beste hainbat eskubide giltzapetu nahi baditu ere, gatazka konpontzeko bidean jartzen dituen oztopoen gainetik, gure ahotsa, kantuak eta ahaleginak biltzen jarraituko dugu, indarrez kendu dizkiguten eskubideak berreskuratu eta Auzitegi Nazionala gure bizitzatik betiko ezabatzeko».

Maite Aristegi eledunaren hitzak dira horiek, eta salatu zuenez, egoera horren erantzule nagusiak Auzitegi Nazionala bera zein herri honen garapen askea galarazi eta eskubideak murrizteko erabiltzen dituzten botere publikoak dira. 18/98+ Lantaldeko Teresa Toda auzipetua alboan zuela, agerraldia egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian. Baina, bertan beste aurpegi ezagunik ere izan zen: Fermin Muguruza eta Sorkun abeslariak, Laura Mintegi idazlea eta Andoni Arzalluz, CAVEA produkzio enpresako ordezkaria.

Zama ekonomikoa

Hain zuzen, azaroaren 11n Barakaldoko BECen egingo duten «jaialdi handiaren» berri emateko deitu zituzten hedabideak, hitzorduak, festa bidez, 18/98 sumarioaren zama ekonomikoa «zertxobait arintzeko» aukera emango duela azalduta.

«Gizartearen babesak» zer nolako garrantzia duen nabarmenduta, lantaldeko bozeramaleek aipatu zuten anitzak izan direla orain artean aurrera eramandako protesta mobilizazio jendetsuak, esaterako, Kaiera ekimena bera.

«Argi dago Barakaldoko BEC betetzeko gure gonbidapen honekin lortu nahi dugun helburua. Sekulako kontzertua izango da, aukera paregabea, aparteko une eta gorabehera berezietan. BECera joanez, lerroak idazten jarraituko dugu elkartasunaren eta aldarrikapenaren liburuan. Izan ere, batzuek balio horiek zaharkituta daudela sinetsarazi nahi diguten arren, bizirik, kantuan eta dantzan jarraitzen dute», ohartarazi zuen Aristegik.

Kontzertuari dagokionean, Andoni Arzalluzek azaldu zuen sarrera guztiak Tick Tack Ticket-en bidez salduko direla (902150025 telefono zenbakian nahiz www.ticktackticket.com web orrian). Astelehenean goizeko 10.00etatik aurrera jarriko dira salgai: Elkar Megadendan, Foto Ikatzen, Carrefourren, FNACen eta Baionako Mattin Megadendan, esaterako. Eta salneurria bera, sinbolikoa: 18,98 eurokoa.

BECen inguruetan lau mila autorentzako aparkalekua izango da, eta Bilboko metroak ere zerbitzu gehiago jarriko ditu azaroaren 11ko hitzordurako. 12.000 lagun har ditzake orotara eraikinak.



«Sostengua ematera eta bake prozesuari ere ekarpena egitera»
I.A.

BILBO

2003an eta 2004an bira musikaletan jardun ostean, Fermin Muguruzak formatu hura beretzat bukatuta zegoela esan zuen, eta zenbaitek musikari agur esaten zionik ondorioztatu zuen. «Baina, musika da nire bizitza, eta ho- rregatik jarraitu dut gauzak sortzen», esan zuen atzo Muguruzak berak Bilbon.

BECera, beraz, gogotsu joango ei da: auzipetuei elkartasuna adieraztera, batetik, eta une «hain berezi honetan ere ea bake prozesua martxan jartzen den ekarpenik egiteko asmoz», bestetik.

Maiatzean kaleratu “Euskal Herria Jamaika Clash” aurkeztuko du, euskaldun eta jamaikarrez osaturiko musikari bandarekin. Eta, bere ibilbide osoko kantuek osatutako errepertorioa ere izango da, besteak beste, Sorkun alboan duela. Bestetik, Palestinako rap talderik zein talde katalanik ere ez da faltako, besteren artean.

Laura Mintegi, berriz, Euskal Herrian hain garrantzitsu diren bi kontzeptuz aritu zen: «Erantzun ahalmena modu sortzailean, eta eskuzabaltasuna». Biak uztartuz, «auzolana» goratu zuen: «BECera joan behar da, baina ez norbait laguntzera. Besteen zeregina gure egitea da-eta ‘auzolana’».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garoña
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss