BANGKOK
Sondhi Boonyaratglin jeneralak zuzentzen duen Batzorde Militarrak jarduera politiko guztiak debekatu zituen atzo Thailandian, horien artean, legezkoak diren taldeen bilkurak. Are gehiago, bost pertsonak baino gehiagok osatutako bilkurak guztiz debekatu ditu. Hori betetzen ez duenari sei urteko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Debekuak ez dira bere horretan gelditu, hedabideek ezingo baitituzte igorri kutsu politikoa duten albisteak. «Iritziak islatzen dituzten informazioak zentsuratu behar dira», agindu zuen militar batek.
Asteartean estatu kolpea eman zutenetik, gerra-legea ezarri zuen; Konstituzioa bertan behera utzi zuen eta Legebiltzarra eta Epaitegi Konstituzionala disolbatu zituen.
Thaksin Shinawatra lehen ministroa atzerrian zen estatu kolpea izan zenean. Orain, militarrek ustelkeria eta hauteskundeetan iruzurra egitea leporatzen diote. Shinawatrak api- rilaren 2an irabazi zituen hauteskundeak baliogabetu zituen Epaitegi Gorenak, eta «inkonstituzionalak» izan zirela esan.
Bestalde, Newin Chibchob lehen ministroaren bulegoko ministro ohiak Armadaren egoitza nagusian jarraitzen du atxilotuta. Thailandiako telebistak adierazi zuenaren arabera, bere borondatez joan zen, agintari militarrak haren bila baitzeuden. Era berean, Natura Baliabideko ministro ohi Yongudh Tipairat-ek bere burua aurkeztu zuen baina ez dago jakiterik atxilotu zuten edo ez.
Shinawatraren defendatzaile sutsuak ziren Chibchob eta Tipairat. Lehenak Londresen jarraitzen du eta bertatik hauteskundeak laster egiteko exijitu zuen. «Espero dut erregimen berriak hauteskundeetara lehenbailehen deitzea eta demokraziaren oinarriak errespetatzea», esan zuen Shinawatrak adierazpen batean.
«Merezitako atsedena hartuko dut», gaineratu zuen. Bere taldekoministro gehienek eta Shinawatrak sortu zuen Thai Rak Thai talde politikoko kide garrantzitsuenek Thailandiatik hanka egin zuten estatu kolpea izan baino ordu batzuk lehenago, militarrek esan zutenez.
Kalean giroa lasaia dela eta gertaturikoak jendearen eguneroko bizimodua aldatu ez duela dio Armadak. Agentziek azaldu zutenez, Armadak bere presentzia txikitu du eta, asteazkeneko jaiegunaren ostean, saltokiek, bulegoek eta Administra- zioak beren ateak zabaldu zituzten atzo.
Amnesty International erakundeak kezka azaldu zuen militarrek harturiko neurriengatik. «Ez dago inor zigortzerik adierazpen askatasuna, bilera eta elkartze eskubidea egikaritzeagatik», plazaratu eta atxilotuen eskubideak errespeta ditzatela eskatu zuen.
Se disuelve la plataforma opositora
La Alianza del Pueblo por la Democracia, el movimiento cívico que se movilizó en los últimos meses contra el derrocado Thaksin Shinawatra, anunció ayer su disolución, según informó el diario “The Nation” por considerar que se ha conseguido el derrocamiento del primer ministro. -