LAUDIO
Laudioko Euskal Gastronomi Museoan egin behar zuten hitzordua lehenik, eta hura debekatu ostean, herriko ezker abertzaleak protesta elkarretaratzea antolatu zuen. Bata eta bestea debekatzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak.Horiek hala, eta magistratuak agindua betetzen ote zen ziurtatzeko eta bi hitzorduak galarazteko Ertzaintzari eskatu ziola ikusita, Laudioko herritarrek beste leku batean egin behar izan zuten atzo iluntzean batzar bizkor bat.
Hain zuzen, 75 bat herritar elkartu ziren, eta GARAri jakinarazi ziotenez, hitzorduak hedabideen ikusmira handia eragin zuen. Gainera, hainbat kazetariren jarrera ez zela polita izan zehaztu zuten, zenbait jendearen artean «modu txarrean» ibili baitziren. Bestela, ez zen istilurik jazo. Hasierako elkarretaratzea deituta zegoen plazan, Ertzaintzaren hiru furgoneta zeuden aurretik. Baina bilera alboko beste plaza ba- tean egin zuten. Poliziakideak amaieran baino ez ziren agertu.
Ezker abertzaleko eledun batek hartu zuen hitza bertaratutako herritarren artean, eta hark Baltasar Garzonen debekuaren nondik norakoak gogorarazi zituen.
Bezperan eman zuen epaileak lehen debekuaren berri, Gastronomi Museoan antolatuta zegoen hitzorduaren arduraduna Batasuna zela eta haren jarduna legez kanpo utzita dagoela gogorarazita. Eskaera Fiskaltzak berak eta Dignidad y Justiciak eta Terrorismoko Biktimen Elkarteak egin zuten.
Hala, ezker abertzaleak autodeterminazioaren alde atzoko deitu zuen bigarren ekimena lehenengoaren ordezkoa zela- koan oztopatu zuten.
Bigarren debeku eskaera ere Dignidad y Justiciak egin zuen. Eta Garzonek ertzainei esan zien hura ere oztopatzeko, legez kanpo zeudela eta baimenik ez zutela argudiatuta.
Ibarretxe: «La Ertzaintza es agente activo para
la paz»
Juan José Ibarretxe afirmó ayer que la Ertzaintza es «un agente activo en los esfuerzos del Gobierno Vasco en el camino para conseguir la paz», y destacó a los 400 nuevos agentes que ayer se incorporaron a este cuerpo que es «una de las instituciones mejor valoradas por la sociedad vasca» y una «institución querida por los vascos». Pidió, por ello, que «se esfuercen para que esa percepción se mantenga así». -