GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-09-22
Karmele Aierbe eta Iñaxio Agirre - Batasuneko mahaikidea eta Euskara arloko kidea
Hizkuntz politika berria

Euskara sustatu ahal izateko ofizialtasuna ez dela konponbidea adierazi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. ‘Lege batek ezin du hizkuntza bat bortxaz mantendu’. Horrela erantzun zuen atzo Donostian Marc Cabane Pirinio Atlantikoetako prefetak, euskararen ofizialtasunaren beharraren gainean kazetariek galdetu ziotenean. Bere erantzuna argudiatzeko hizkuntza gaelikoa jarri zuen adibidetzat, eta nahiz eta Irlandan ofiziala izan, bere biziraupena ziurtatua ez dagoela adierazi zuen.

Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak, aldiz, ‘ofizialtasunarena borroka politikoa’ dela adierazi eta eztabaida horrek euren ‘lana ez duela baldintzatu behar’ argudiatu zuen.

Adierazpen horiek, Lakuako Gobernuak eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Eus- kararen Erakunde Publikoak egindako agerraldian egin zituzten. Prentsaurrekoa euskara eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko egindako bileraren ostean egin zuten». (GARA, 2006-09-14)

Ofizialtasuna bera bakarrik, beste ezer egiten ez baldin bada, ez da konponbidea; baina ofizialtasuna ezinbestekoa da hizkuntza bat bizi ahal izan dadin. Munduan egun dauden hizkuntz baldintzetan, gizateria elebakartasun anglofonora bideratzen ari da eta hizkuntza batek osasunez bizi ahal izateko hiru gauza behar ditu: estatu burujabe baten babesa eta ofizialtasuna, jendartean beharrezkoa izatea eta herri gogoaren bultzada. Euskarak, gaur egun, hiru hanka horietatik herren egiten du. Euskara babesteko eta sustatzeko ez estaturik ez independentziarik ez dugu. Euskara ez da beharrezko Euskal Herrian bizitzeko, gaztelania eta frantsesa derrigorrezko eta ezinbesteko direnean. Eta herri gogoak herren egiten du, batez ere, lidergo politiko-instituzionala erakutsi behar dutenek konpromisorik hartzen ez dutelako euskalduntze prozesua azken bururaino emateko.

Euskal Herria euskalduntzeko lidergorik eza eta konpromiso horren falta nabarmendu da Donostian egindako agerraldi horretan. Nafarroa Garaia ez dago. Frantziak eta Espainiak Euskal Herria zatitua eta ukatua daukate, bere erabakitzeko eskubidea zapalduz Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan euskara desagertzeko hizkuntz politika jakobinoa gauzatzen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hizkuntz politika autonomista burutzen euskara gaztelaniaren azpian mantentzeko. Iparraldean burutzen den euskara galtzeko politika okerrak ez du zuzentzen EAEn bideratzen den politika eskasa euskara galzorian mantentzeko. Ze, euskararen aurkako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntz politikekin ezinezkoa da Euskal Herri euskalduna berreskuratzerik, azken 30 urte hauek frogatzen duten bezala.

EAEko hizkuntza politika eskasaren adibide bat emateko, aste honetan Osakidetzaren egoeraz hitz egin dute: 28.000 langiletik 24.000 langilek ez dakite euskaraz, mende laurdeneko hizkuntza politikaren ondoren. Osasun sailburuaren hitzetan «aurrerapauso handia egin dugu osasun arloan euskara normalizatzeko bidean» eta Kultura sailburuak dio: «Osakidetzak euskarari erakutsitako kon- promisoa eta ahalegina eskertu behar dira». Adierazpen hauek euskal herritarren adimena iraintzen dute eta dimisioa eman beharko lukete horregatik. Erritmo horretan Osakidetza euskalduntzea noizko? Langile erdaldun horiek erretiroa hartzen ez duten bitartean, euskaldunek erdararen harresi hori nola gainditu? Euskaraz egiteak ezinezkoa izaten jarraituko du eta gaztelania inposatzea eguneroko praktika. Euskal herritarren eta Euskal Herriaren hizkuntz eskubideak hankapean beste 30 urte luzetarako.

Lege batek ezin baldin badu hizkuntza bat mantendu, zergatik ez kendu Konstituzio Frantziarretik frantsesari buruz ematen duen agindua? Edo Konstituzio Espainiarrak gaztelaniari buruz ematen duena? Zergatik ez utzi Euskal Herriari baldintza berdinetan jokatzen, Euskal Herriaren Ofizialtasun Legeak agin dezan «Euskara da Euskal Herriaren hizkuntza ofiziala. Euskal herritar guztiek jakin behar dute eta era-biltzeko eskubidea dute», orain Espainiako eta Frantziako estatuek frantsesa eta gaztelaniari buruz xedatzen duten bezala? Euskararen zapalkuntza eta asimilazio prozesua aspalditik datozelako? Euskaraz bizi den Euskal Herria, gauza ona da Europa eta munduarentzat. Ez du arriskuan jartzen, ez norberak dugun erdara, ez eta erdal hiztun komunitateen iraupena ere, euren lurraldeetan. Denon giza duintasuna babesten du eta kultur dibertsitatea sustatzen du.

Frantziako eta Espainiako estatuek bortxaz ezarri dituzte eta mantentzen dituzte frantsesa eta gaztelania Euskal Herrian. Arazoak eta erasoak sustrai historikoak ditu eta egoera modernoa da. Euskal Herrian euskara galtzea eta euskararen egoera minorizatua ez dira kasualitatez gertatu. Espainiako eta Frantziako estatuek euskara desagertzeko eta bere lekuan espainiera eta frantsesa inposatzeko mendee- tako ordezkapen-prozesu luze eta dinamikoaren ondorio da. Heldu da garia, beraz, euskararen ordezkapen-prozesu historikoa atzerako norabidean jartzeko. Hau da, Euskal Herriari zor zaion erreparazio historikoaren bidetik, euskararen erabilera zabaltzeko bere eremu demografikoan, bere zabalpen geografikoan eta bere erabilera-esparru sozialetan, eta, beraz, euskararen balio praktikoa jendartean zabaltzeko ere. Euskara hizkuntza nazionala, ofiziala eta lehentasunezkoa izan dadin Euskal Herri osoan.

Baina euskaldun eleaniztunez osatutako Euskal Herri euskalduna lortzea ezinezkoa da, Iparraldean burutzen ari den euskararen aurkako hizkuntza politika suntsitzailearekin; ez eta EAEn gauzatzen ari den menpeko hizkuntza politikarekin; euskararen aldekoa, baina minimoen azpitikoa euskararen inflexio puntu garbia ezarri eta erabilera soziala irabazpidean jartzeko. Garai politiko berri baten atarian gaude eta iritsi da unea hizkuntza politika berreskuratzailea, nazionala eta burujabea burutzeko. Euskal hizkuntz komunitatea berrosatzeko, 50 urteko epe baten barruan, euskara berreskuratzeko prozesua bidean usteldu ez dadin eta hizkuntza eskubide guztiak denok izan ditzagun Euskal Herri osoan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garoña
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss